Esklabetako lurjabeek "berriro erantzunik ez" dutela jaso diote

Urola kostako Hitza | Hirigintza
2005ko abe. 29a, 11:12

Leku Ederren proposamenaz alkateak "baloraziorik ez duela egin" diote Esklabetako lur eremuko lurjabeek ( Urola Kostako Hitza)

Berriro ere agerraldia egin dute Leku Eder promotorako eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ordezkariek, Esklabetako lurjabeen izenean, "Azpeitiko alkatearengandik haiek Esklabetako lur eremua (19.a) urbanizatzeko egindako proposamenaren inguruan berriro erantzunik ez dutelako jaso".

"Alkateak egindako agerraldian , berriro ere, ez du baloratzen guk egindako proposamena. EA -k baloratu du, eta gainera estimatu egin du ona eta hobetzekoa dela esanez", azaldu zuten atzo Esklabetako lur eremuko lurjabeek. "Nola adierazi Azpeitiko herriari talde politiko batek ona eta hobetzekoa kontsideratzen duena, alkatetzak ez duela baloratzen eta kasurik onenean honako balorazio makurrak egiten dituela: espekulatzailea dela eta fantasmak ikusten ditugula eta proposamena egin dugunok gainera 'gezurtiak garela'".

Lurjabeen iritziz Leku Eder promotorak Esklabetarako egindako proposamenaren baitako hainbat kontu ez ditu argitu alkateak: "Esklabetako eraikina jasoko du herriak edo Udalak 13.000 metro karratuko lur eraikiarekin; Udalak lurren %19aren ekarpena egingo luke eta aprobetxamenduan %70 inguruko parte hartzea jasoko luke; 35.000 metro karratuko parke urbanoa jasoko luke eta emandako aprobetxamenduan ehun etxebizitza libre egiteko eremua legoke, gaur egungo merkatuan 2.000 milioi pezetatik gorako balioa izango lukeena".

Lurjabeen ustez, aurrez aipatutako kontu horiei erantzun beharrean beste zenbait baieztapen egin ditu alkateak: "Diputazioak diola proposatutako lur eremua hiritargarria dela, urbanistikoki Izarrako aldea kudeatzea errazagoa dela eta etxebizitza sozialen beharra dagoela. Alkateak esaten ez duena da, galdera modu honetan eginda jaso ote duen ezezkoa: Diputaziora joan naiz, proposamena egin diet, Azpeitiko herriarentzat dituen abantailak azaldu dizkiet eta honako ezezkoa erantzun didate, Jakina, berak badaki galdera egin duela berak ondoren egin nahi duena justifikatzeko moduan".

Lurjabeen iritziz borondate politikoa falta da, "denok dakigu borondate politikoa dagoenean arazoak konpondu egiten direla eta, alderantziz, eragozpen handiena borondate falta izaten dela".

Esklabetako lurjabeen ustez, Izarra aldekoa bezalaxe Esklabetakoa ere martxan jartzeko aukera legoke. "Izarra aldeko proposamenak gestioa errazten duela ez dugu justifikagarria dela uste, Esklabetako eremuarentzat ere arauen behin-behineko aldaketa tramitazio teknikoa izango litzatekeelako eta denboran ere ez legoke alderik. EAk aipatzen zituen bi hilabete horiek ere ez lituzke beharko".

Leku Ederrekoen esanetan Lurraldeko Zatikako Planak bai Izarra eta bai Esklabak, "etxebizitzarako dentsitate altuko lur eremu bezala izendatuta ditu. Bi lur eremuak hala izendatzen ditu eta bakarrak dira herrian".

Arauzko ekipamenduak

Bi eremuak juridikoki berdinak direla ere azaldu zuten atzo. Hala nola, biek planeamenduko arautegirean eranskinean ageri den 10. artikulua bete behar dutela. "Beraz, artikulu horren eranskinean esaten diren ekipamendu eskolarra, kirol ekipamendua, ekipamendu soziala eta espazio librea non daude Izarra aldeko eremuan? Guk Esklabatarako egindako proposamenean ekipamendu horiek guztiak kontuan hartuta daude. Alkatea horretaz jabetzen da, baina denen gainetik berea aurrera ateratzekotan dabil. Izarra alderako alkatea zenbait lurjabeekin konprometitu da 200 milioiko ekarpena egitera etxaurreak hobetzeko eta hiru zubi egiteko, herriaren kontura".

Mahai batean eseri eta proposamenaz hitz egiteko prest azaldu dira lurjabeak. "Ados gaude gaia guztiok eseri eta elkarrizketa bidez konpondu behar dugula, komunikabideen bitartez egin beharrean. Horregatik, zentzuz jokatu eta negoziatzera dei egiten dugu eztabaidatzeko", adierazi zuten atzoko Esklabetako lurjabeek atzoko agerraldian.

Bidali:  

Erantzunak

habeak ? | 2005-12-29 : 12:12

Nik dakidanez, habeak gatazka honi buruz ez du ezer esan. Ona izango litzateke, nere ustez, beraien iritzia plazaratzea EAkoek egin duten bezala.

Neu | 2005-12-29 : 13:12

Neu hortan. Ez du oposizio handik egiten

jakin minna | 2005-12-29 : 15:12

ikasberrik zer interes du onen gustian, zerenda ikastola isanik,zer eskeintzen du historio onetan,akaso dirua ematen dizuete,sarata ateratzeko edo zerda? Zuen (aholkulariak) oso ondo daki or zer arazo egon dan eta zer arazo dagoen.

arazo dune | 2005-12-29 : 15:12

Lekue eder empresak hobe luke, Azpeitian azkena egindako etxebizitzetan duen arazo potoloa zuzendu,alboko lurretan oraindik arazo potoloa
sortu aurretik, Azpeitiar gustiontzat.
Explikatu dezala zer egoeratan den lur ohien jabea,
eta nahi badu baita ere, zergatik anbeste inetres lur
ohiekin.

Etzekiat ba... | 2005-12-29 : 16:12

Etzakiat baño hori dek kietsa hartzen zoatena histori hauei danai. Ikasberri, leku eder, EA... eskutik hartuta.... etzekiat ba....
Oker ez banitxiok Ikasberri ein aurretik lur hoiek ez hituan eraikigarriyek. Beraz, garai hartan lurjabiek lur hoiek nekazal lur bezala saldu zitxiaben, oain ordie emateik lur hoien balorie la ostia iyo dala eta etzitek ondo iruitzen Ikasberrin jokaerie histori guzti hontan.
Espekulaziyuen bidie uztartzie etzitek inoiz ondo iruitiko ta are gutxiyo heziketie bezelako ardura garrantzitsu bat duen erakunde batetik.

Xelebrie | 2005-12-29 : 17:12

Nei behintzet eundoko gauza xelebrie dijula iruitze zitek asunto hau. Alde batetik konstruktora bat: honek ulertzeiat dirue irabazi nahi izatie ta espekulaziyuen buru belarri sartuta egotia (naiz ta nik ez ondo ikusi). Baino eztetana ulertzen dek kakao hontan ze parte dauken Ikasberrik. Beayek ez al die ba irakaskuntza aurrerakoi parte hartzaile eta plural bate aldekuek? ordun ze ostia eitebe espekulaziyo asunto baten buru belarria sartuta?
Ta azkenik EA eta Eaj tanto monta monta tanto, beayen interes pribauen alde beste gurutzada baten sartute.
Halare moskeauena ikasberriko mobidikin nitxiok ea norbaitek argitzeiten.

habeari | 2005-12-29 : 17:12

Nik Habeari eman nion botoa, eta eskatuko nioke ez bataren (Ikasberri, Leku Eder, EA...) eta ez bestearen (EAJ....) alde ez jartzeko. Nik abertzaleen eta ezkertiarren bilgune bati eman nion botoa, eta, oker ez banago, etxebizitzen arloaz Azpeitian diagnostiko sakona egin eta politika sozialak bultzatzeko eskatu izan du Habeak. Ez bata eta ez bestea, beraz.

habea, ERANTZUN ! ! ! | 2005-12-29 : 17:12

Habeak ere eman dezala bere iritzia gai honetaz, beste gaiekin egiten duen bezala.

Ikasberri espekulatzailea | 2005-12-29 : 19:12

Lurrek bi pezetatan erosi ta ehunien saldu nahi. ESPEKULATZAILEAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

habea ??? ixilixilik | 2005-12-29 : 20:12

Habea nun da uain? IXILIK....beti muturra toki danetan sartzen ta uain ixilik...bela emate diot botua berriz...

IKASBERRI | 2005-12-29 : 21:12

AUDEK PASTELA NOLA BESTELA, ORI IZANIK LEKU OSPELA,GOZO GABEKO OSKOLA, BATZUENTZAT MOTELA
BESTEENTZAT USTELA,GURE TXIKIENTZAKO IKASTOLA ETA HOTELA.
ZEMBAT ZALANTZA ETA BURU AUSTE,IRAIÑ,MESPRETXU TA ALGARE,GUK GEUREARI TINKO ALAERE,MULTZO BAT BAGARE NAI
AIMBAT EZ IZANDAERE,AIMBAT BAGARE,GEROZ TA GEIAGO GARE
AIMBAT LUR ZATI ERORSTERA GINTUZEN BEARTU,GAUZA SERIO
SERIO GENDUEN ARTU,ASKOREN AURREAN GENDUEN BURUA MAKURTU,NAIZ DA JIPOITZEN SAIATU EZ GIÑUZEN EGURTU,
MEZU ONEN BITARTEZ NAI NUKE AINBAT GURKIDE AGURTU.

IKASBERRI eta etxebizitzak | 2005-12-30 : 00:12

ikasberrik ez diat uste espekulazioaren errua duenik,
bere gararain beartuak izan gintuan lur mordoa erostera,ez guk nai genduelako,orduan ere diru multzoa
jarri genian gure patrikatik ez besteenetik,eta orain
ondo bidean direnean gauzak guri iseka egiteak ez dik
zentzurik,nun ziñaten leenago gu larri larri giñanean
Orain bertan ari dituk errian ikastetxe berri bat egiten,gure dirua or tartean badek,gu geuk egin egin
bear izan diagu,nonbaite irakurri diat ikastetxeri
ematen zaien laguntzaz,gu garela limosnarekin geratzen garenak,bestek eraikuntzak debalde ta gañera
diru kopuru eta udaleko bedeinkapenrekin AMEN.

HABEA ETA ESPECULAZIOA | 2005-12-30 : 01:12

HABEARI AITZAKIA IPINTZEA ERRAZA DUK TXO.TITIRIK EZ DUN BEARI ESNEA BILTZEA BEZELATSU.HABEA EZDIK BOTORIK
EZ ABOTSIK,UNE ONETAN TXARANGA BAT BEZELA,CON RUIDO PERO SIN MUSICA.ZERGAITIK ETZAIO KONTU ARTZEN EARI=
URTE ERDI ATZETIK ZEBILTZEK ALKATEARERIKO ETE ALA ERE
TA GAÑERA BETI FUERA DE JUEGO,BAKARRIK ERRETRATUA BETE
TZEKO IBILTZEN DIZKIK ALKATE JAUNAK TA BERE ALDERDIAK.
ORI ESTAMENTU GUZTIETAN ARTUBA ZEUKAK KOMO NORMA,BADEK
BA GARAIA KONTURATZEKO.AZKEN BATEAN URTEAK URTE AZKOITIARRAK BABES OFIZIALEKO ETXEAK TA PREZIO ONEAN
ATERATZEN DIZKIK ,AZPEITIN AMARKADA BAT BEARDIK KOPURU
BERDIÑA EGITEKO,REFLEXIO SAKON BAT EGINGO BALITZ GAITZERDI.ES PENTSA POLITIKOEN LAN SARIAK DITUGUNIK
EZ ARRAIO.EZ ETA ZUEN ABANTALLARIK,ORAIN DEK GARAIA ZUEN DOTRIÑA ETA NOBLEZIA ERAKUSTEKO,BOTO GARAIRAKO
JARRI ZERBAIT MARTXAN ....BESTELA ZUENA EGINDIK,,,,,

Benga, benga, benga | 2005-12-30 : 12:12

Bueno ta oin esango dizue montatzen ari dan folloi guzti hau babes ofizialeko etxiek eiteko dala. JA! Umiek karameluekin baino errezo engainatzen gaitue. Herriko promotora eta jauntxuek hemen ari die zeinek tajada haundiyo ateako, ta gu bitartien atzetik. A, hori bai, loiolabide dana urbanizaute (1000 etxe pasa). Eta etxebixitzan arazue konponduta?

Ez dugu merezi hau! | 2005-12-30 : 16:12

Azpeitiarrok ez degu merezi hau. Bi parteak Loiola aldea etxez josteko proposamenak egiten. Ez. Azpeitiak ez du alde hortara hazi behar. Eta hazten bada, akats galanta PNVk eta EAk egingo debena. Eta Ikasberri saltsa hortan sartute...

maitane | 2005-12-30 : 16:12

14garrenaki erabat ados nao. Zergatik horrenbeste publizitate, eritzi emate eta bat eginiko bi alderdiren arteko horrenbesteko desadostasuna, ta nola ez, dena herritarren aurrean!!!!
DIRUA,DIRUA ETA DIRUA, nahi duenak nahi duna esango du. Batetik protekzioko etxien aitzaki eta nahi debena baino benetako diru iturririk egongo ez balitz, seguru nago ikasberrik ere beste era batetara borrokatuko lukela " parkeak" "ingurunea" eta honelako gauzek.

azpeitiar gazte bat | 2006-01-02 : 22:01


Utzi dezagun leku hori horrela edo behintzat ahal dugun guztia. Ez dezagun dena etxez bete, ez al dago beste lekurik etxeak egiteko? ez al da ederra oinez edo korrika zoazela zelai berde horiek ikustea edo usaintzea? Hainbeste etxe eraikitzea beharrezkoa al da Azpeitian?
Loiolako avenidak eta bide zaharrak bere xarma guztia galduko duelakoan nago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu