Amueko biribilgunearen hitzarmena onartu dute

Urola Kostako Hitza | Hirigintza
2005ko abe. 29a, 10:12

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta AzpeitikoUdalak sinatuko dute lankidetza hitzarmena (Urola Kostako Hitza)

GI-631 errepidean dagoen Amueko biribilgunea egiteko Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu berri du Diputatuen Kontseiluak. Aipatu errepidearen 13. kilometroan kokatuko dute biribilgunea, lehen Ucin enpresarenak ziren lurretan. Gaur egun Corrugados Azpeitia (Grupo Gallardo) enpresakoak diren pabilioietarako sarrera erraztuko du biribilguneak. Izan ere, lantegirako sarrera-irteeran kamioi astunen trafikoa handia izaten da egunero. Gainera, bertara iristen dira antzinako lantegi bateko irteera eta Landetaren eta Ibai Ederren artean dauden lokal eta lantegi batzuetara doan bidea ere. Honenbestez, eta segurtasuna bermatzeko asmoz, zirkulazioa antolatzeko irtenbiderik egokiena biribilgunea egitea dela erabaki dute bi erakundeek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bide zati horretan ibiltzen den trafikoari erantzuna ematearren, besteak beste, Azpeitiko saihesbidea egiteko asmoa du. Saihesbidearen lehen zatia, GI-2635 errepidearen Landetako saihesbidea eta Zapatariko biribilgunea. Bi saihesbide horien trazatu proiektuak bukatuta daudela eman du jakitera Aldundiak. Laister idatziko omen dute lehen zati horren eraikuntza proiektua.

Udalak biribilgunearen lanak aurreratzea proposatu du, saihesbidearen gainerako zatitik bereiziz. Aldi berean, Corrugados Azpeitia enpresak bere sarbidea hobetzeko lanak, bere lurretarako zubi berri bat eta kamioiak aparkatzeko toki egokia egingo ditu. Errepide Zuzendaritza Nagusiak zuzentzat eman du Azpeitiko Udalak idatzitako proiektua eta trafiko arazoak konpontzeko "oso komenigarria" iritzi dio.

Bidali:  

Erantzunak

XISTO | 2005-12-29 : 17:12

Gaur onartu dela? Aspaldi hasiak ziran lanean eta ez da askorik falta bukatzeko.Onartu aurretik lanak hasten ote ditu Udalak berak?......

GARDENTASUNA== | 2006-01-02 : 18:01

GARDENTASUNA BAI GARDENTASUNA BEAR LUKE ERAKUNDE PUBLIKO BATEK,ZILLEGI DA LANAK IA AMAITU DIRENEAN ONARTU ETA ADJUDIKATZEA,ZERTARAKO IBILLI SUBASTEKIN
ONELA ERRAZAGO,BETI ERE GORA EGITEN DUTE KOPURUAK,BAI
BATZUTAN BIDERKATU EDO IRUKOIZTU,EZ PENTSA GURE ERRIAN
EZ DENIK GERTATU,APUSTU EGIN EZKERO,LEIKENA GIPUZKOAN
EGIN DIREN GARESTIENAK IZATEA.NIRE USTEZ BOTEREAREN LA
POLITIKA DA,ASPALDIDANIK MARTXAN JARRIA,BATZUEK URTE
ANDANA DAMARKIE BEREN JABEGOTASUNA INDARTU ETA ABERASTU NAIAN ETA JAARDUNEAN,BESTELA BEGIRA BATZUEN
PATRIKA ETA BESTEONA,ZATOR ONAK DITUSTE ERAKUNDEETAN
BISTA ONEKOAK,USAIMENAZ APARTE,GERO ZATORRAK EZ OMEN
BISTARIK,KLASE ONEK BAITA LENTILLAK ERE,BESTE BATEN
JARRAITU ETA ZERBAIT AZALDUKO DIZUET.ONGI IZAN

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu