Izarraitz-Pagoeta inguruko kartografia atera dute

Uztarria 2005ko abe. 23a, 16:12

Nondik argitaletxeak atera du; hamahirugarren lana du

Informazio osagarria ere badakar lanak

Euskal Herriko mendi eta haranen xehetasunen berri emanez, mapa-gida ateratzen ari da Nondik argitaletxea, zatika, eta dagoeneko bildumako hamahirugarrena atera du; Izarraitz-Pagoeta ingurua, hain zuzen. Bakoitzarekin kartografia kaleratzen dute, baita bestelako informazio osagarririk ere (bisitarientzat aholkuak, lo egiteko lekuak...).

Izarraitz-Pagoeta lanak, Debatik Zarautzera arteko eta kostaldetik Azpeitia eta Azkoitira arteko kartografia dakar, 1:35:000 eskalan.

Nondik-en aurreko lanak: Urdaibai, Gorbeia, Ordunteko mendiak, Aizkorri, Garobel/Salvada mendilerroa, Urkiola, Aralar, Entzia-Iturrieta, Valderejo/Arcena, Ernio-Murumendi, Urbasa eta Izki. Mapa-gidak "erabilgarriak eta eramateko erosoak" direla diote arduradunek (informazio gehiago, gaurko 'Berria'-n, Tartea gehigarrian).

Inguruko mendi eta txokoez gozatzeko beste aukera bat, beraz. Uztarriak iaz, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean, Azpeitia inguruko mendi ibilaldien liburua atera zuen.