Unai Lizasoren auzipetzea aurrera doa

Uztarria | Politika
2005ko urr. 27a, 17:10

Gaur goizean pasatu da Grande-Maslaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik

Iker Iparragirre ere kasu horretan auziperatua dago

Gaur goizean pasatu da, Madrilen, Unai Lizaso Azpeitian bizi den zestoarra Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlasca epailearen aurretik. Gaurkoan, auzipetzearen berri jakiteko joan da Auzitegira (gainerontzeko auzipetuak atzo pasatu ziren epailearen aurretik), eta han jakin du kasuak aurrera jarraituko duela eta talde armatu kide edo laguntzailea izatea egozten diotela. Auzipetze orrian 20.000 euroko badaezpadako fidantza ere ezarri diote Lizasori.

Otsailaren 11n atxilotu zuen Espainiako Poliziak Azpeitian, kalean, Lizaso. Bi egun inkomunikatuta pasatu zituen eta epailearen aurretik pasatu ondoren, bermerik gabe behin-behinean aske utzi zuten. Kasua lehengo astean atera zuten sekretupetik eta atzo eta gaur eman diete auziperatuei euren kasuen berri. Iker Iparragirre azpeitiarra ere kasu horretan dago auziperatua; otsailetik sasian da.

Bidali:  

Erantzunak

animo zuek!!!!!!!!!!!!! | 2005-10-28 : 19:10

Unai Lizaso atxilotua eta torturatua PSOEren txakurrek. Iker ihesean errugabe izanda torturak eta kartzela ekiditeko. Eutsi goyei e!!!! Ta Iker animo ta eutsi, hik jakingoek ondona eure egorierien berri ta heuk ikusikoek ze in. Nik gauza bat esangoiat ordie, itekena itekela gure babes osue eukikokela ta hirekin eongogeala BETI!!! jauntxo ta hipokrita jende hori eztek hirekin akordako, beayen poltsikue betetze eztun "zeoze" aizelako, baino herritarrak hirekin, Unairekin da beste guztiyokin gatxarek. FAXISMUEKIN BUKAU TA PAKE JUSTU BAT LORTU ARTE, JARRAI DEZAGUN BORROKAN!!!

jabi | 2005-10-29 : 19:10

Horrenbeste animo hematie utzi da egin zerbait

neu | 2005-10-30 : 14:10

Da hi gutxiyo kritikau ta zeoze ein baita ee....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu