Joseba Segurola espetxez aldatu dute

Uztarria 2005ko urr. 3a, 17:10

Irailaren 13an aldatu zuten Villafrancheko espetxetik Lille-Sequedinera

Lille-Sequedin Azpeititik 1.059 kilometro ingurura dago

Joseba Segurola azpeitiar presoa irailaren 13an Villafrancheko espetxetik Lille-Sequedinera aldatu zuten (bi espetxeak Frantzian daude; Belgikarekin mugan).

Segurola Xegu martxoaren 23an atxilotu zuten Lannemezanen (Frantzia), ustez ETAko kidea delakoan, eta egun gutxira Parisen, La Santen espetxeratu zuten. Han astebete pasatu ondoren, martxoaren 31n espetxez aldatu eta Lyon inguruan dagoen Villafrancheko kartzelara eraman zuten (Azpeititik, kotxez, bederatzi ordura, eta trenean 12ra. 1.100 kilometro ingurura dago).

Xegu "guztiz isolatuta" egon da Villefranche-Sur-Saoneko kartzelan. Izan ere, preso azpeitiarrak isolamenduari uko egin zion, eta hori dela eta, zigor moduan erabateko isolamendua jarri zioten. Lille-Sequedin kartzelan isolamendu horrekin jarraituko du, urriaren 5 arte. Egun horretan erabakiko dute preso azpeitiarrari zigorra kendu edo ez.

Xeguz gain, beste bost azpeitiar preso politiko daude: Juan Karlos Arruti Paterra, Xabier Etxeberria Txapi, Jabi Agirre, Gotzon Aranburu eta Maider Egiguren.

Hona Segurola dagoen kartzelako helbidea:

-Maison d´arrêt Lille-Sequedin Chemin de la plaine

-Joseba Segurola Kerejeta- 2118

-BP 179

-59842 Sequedin Cedex