Bihar hasiko da V. Triku Festie

Uztarria | Kultura
2005ko ira. 21a, 11:09

Bihar (irailak 22, osteguna) hasi eta igandea bitartean kontzertu ugari izango dira

Edizio honetan, 11 taldek hartuko dute parte. Iaz baino zortzi gutxiago.

Urtero bezala, aurten ere iritsi da Triku Festie Azpeitira. Bihartik igandera bitartean musikaz gozatzeko aukera izango da herrian.

Lau eguneko musikaren festa bihar hasiko da 21:00etatik aurrera, udaletxe azpian, Young Talent Show eta Le Noise taldeen kontzertuekin.

Ostiralerako, Miztura talde donostiarra eta Inoren Ero Ni taldeak zeuden iragarrita. Baina antolazaileek jakitera eman dutenez azken orduko aldaketa bat izan da eta talde donostiarraren ordez, Lo:Muêso-k joko du.

Larunbata jaialdiaren egunik garrantzitsuena izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita herriko bi talderen kontzertuak izango dira; Ezinean eta Legen Beltzak. 22:00etatik aurrera, berriz, The Soulbreaker Company gazteizko seikotea eta Acido-c izango dira. Larunbateko lau kontzertuak plazako karpan izango dira.

Igandean, Tüsüri, 12 Tribu eta Dj-Amsia izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Iaz, Triku Festiek berrikuntza bat izan zuen: plazako karpa. Eta kontzertuak karpan emateak izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere antolatzaileek egitasmo bera aurrera eraman dute. Honela, aurtengo Triku Festako kontzertu gehienak plazan jarriko den karpan emango dira.

Ordutegia

Kontzertuak 01:30erako bukatuko dira aurten. Iaz antolatzaileek arazoak izan zituzten Udalarekin. Izan ere, hasieran adostu zuten ordutegia 03:00ak artekoa zen, baina gero, azken unean, karpa 01:30ean itxi behar zela esan zioten antolatzaileei Udalak.

Aurtengo edizioan herriko eta kanpoko 11 talderen kontzertuak ikusentzuteko aukera izango da. Iaz baino zortzi talde gutxiago.

Bidali:  

Erantzunak

Triku festako antolatzaileak | 2005-09-21 : 13:09

Azken orduko aldaketa dugu, MIZTURA taldearen ordez LO:MUÊSO-k joko du. Azken hauek Bartzelona ingurokoak dira eta MIZTURA-ren antzeko musika estiloa jorratzen dutela esan daiteke.
Sentitzen dugu dena, baina kartelak imprimatu ondoren izan genuen berria.

Animau!! | 2005-09-22 : 17:09

Animau Triku festa jutea!Etzazue ezerre pasako astebukaera baten rock pixket aitzeatiken!Laga bisbal ta bere lagunek tabernan ta animau!hor gañea iyotzeienak sarata pixket atatzea jendin berrare badake!Astebuakera ontan ahastu politikie,rigitoie ta jotake gitarreo pixket!Neska lepo eongoituk gañea!jajaja!haber xeoxe ligatzean!

herriko talde punkiyek?¿ | 2005-09-23 : 16:09

aurten batez? oi fallue

txok | 2005-09-23 : 18:09

ze, aurten e Britpop-ik ez al dao Atxu?
Ni ez nitxik ordun!
Naezubena eizezube.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu