Emakumeen Herriko IV. Pala txapelketa finalerdietan da

Uztarria 2005ko uzt. 12a, 15:07

Bihar, asteazkenean, jokatuko dira Betharrametako pilotalekuan, 20:00etan

Finala larunbatean jokatuko da, baina oraindik erabakitzeko dute non

Aste honetan amaituko da Emakumeen IV. Pala txapelketa, bi hilabetez jokatzen egon ondoren. Bihar, asteazkenean, finalerdiak jokatu dira, eta zapatuan finalak.

Finalerdietan, lau bikotek jokatu dituzte bi partidak. Batetik, Oihana-Anek eta Mari Karmen-Itxasok. Eta bestetik, Ainhoa-Txarok eta Lorea-Alaitzek. Betharrametan jokatuko dira partidak, 20:00etan.

Finala, berriz, zapatuan jokatuko dela erabakita dago; baita 17:00etan izango dela ere. Oraindik erabakitzeko dagoena non jokatuko den da.