Azpeitia XVII. Helduen Ibilaldi Neurtua

Uztarria.eus 2005ko eka. 14a, 11:54

Guztira 125 parte hartzaile izan dira Azpeitia XVII. Helduen Ibilaldi Neurtuan; igandean, ekainaren 12an izan zen. Ibilaldiak 70 kilometro zituen, eta hiru mila metroko malda. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu eta Urola Kostako Hitza egunkariak lagundu zuen.