Soreasuko proiektuak puntuz puntu azalduta

uztarria | Kultura
2005ko mai. 10a, 16:05

  • Kulturgunea egiteko aurkeztu diren zortzi proiektuen inguruko azalpenak jaso dira
  • Erakusketak maiatzaren 12a arte iraungo du

'Habemus' proiektuaren irudietako bat.  Argazki originala

Soreasuko kulturgunea egiteko zortzi proiektu aurkeztu ziren, eta udaletxe azpian erakusketa jarri zuen Udalak, herritarrek ikusteko aukera izan zezaten. Jarraian zortzi proiektuak izenez eta azalpenekin.

MSK&KLTR

Obra bi fasetan egitea aurreikusten du: aurrenekoan auditoria eta bigarrengoan eraikin osoa eta inguruko urbanizazioa.

Kale irekita

.500 lagunentzako auditorioa aurreikusten du, jatetxea eta kafetegia ere baditu, eta lur azpiko 102 aparkaleku, besteak beste. Eraikitako 4.641 metro karratu ditu, erdian patioarekin.

Habemus

Soreasurako sarrera-irteerak eta 156 etxebizitza egitea proposatzen du. Auditoriorako 4.814.835 euroko aurrekontua du, eta beste kultur ekitaldietarako eraikinerako 3.012.723 eurokoa. Lur azpiko 360 aparkaleku ditu.

Winterlong

Lur azpiko 126 aparkaleku. Eraikinean hiru gune banatzen ditu batik bat: auditorioa, arte eszenikoena eta plastikarekin lotutakoena.

Ikatz

.556 lagunentzako tokia duen auditorioa eta erabilera anitzeko 14 gela ditu, besteak beste. 4.618.183 euroko aurrekontua du. Autoentzako aparkalekuak bi solairutan egingo dira.

Tarteka

Bi fasetan egiteko proiektua da: lehen fasean, 545 gehi 140 lagunentzako auditorioa eta erakusketa aretoa egingo dira. Bigarrengoan, gainontzeko kultur jardunetarako lokalak. Lur azpiko 63 aparkaleku ditu.

Hamaika topagune

Hiru fasetan egingo da, lehenengoan auditorioa (aurrekontua 2.899.536 eurokoa), bigarrengoan ekipamendu soziokulturalak (4.447.788 euro) eta hirugarrengoan ingurukoa (8.797.614 euro).

Dark side of the moon

Kafetegia, auditorioa, argazkilaritza eta grafikagintzako tokiak; erabilera desberdinetarako gelak; dantza, musika eta antzerkirako ikasgelak; eta gela desberdinak aurreikusten ditu solairu desberdinetan banatuta. Sotoan, lur azpiko aparkalekuak egingo dira.

Bidali:  

Erantzunak

Hauxe nire iritzia | 2005-05-11 : 19:05

Erakusketa ikusten izan naiz birritan eta gehien gustatu zaizkidan proiektuak WINTERLONG eta KALE IREKITA izan dira. Lurraldean ezartzerakoan ingurunearekin ondoen geratzeaz gain, eraikin beraiek ere gustatzen zaizkidalako funtzionamentuz eta itxuraz.
KALE IREKITAren eraikina asko gustatu zait aterpe ireki eta erdian duen espazio estaligabe horrekin. Halere WINTERLONGek duen plaza eta Komuntzoko mendixkarekiko lortzen duen erlazioa ere asko gustatu zaizkit.
Forma aldetik inguruko elementuekin erlazio ona lortzen duen beste proiektuetako bat TARTEKA da, baina presentazio kaxkarragoa duelako-edo ez dit beste aurreko biek bezainbesteko atentzioa eman.
Eraikina gustatu bai, baina inguruko etxeekin duen erlazioa gustatu ez zaidan proiektua HAMAIKA TOPAGUNE da. Mendixka aldera lortzen duen espazioa (Donostiako Trinitate plazaren antzekoa) gustatzen zait baina sarrera nagusiak ematen du Txaribarko errebaletik izan beharko lukeela; eta nik nahiago dut gaur egun Perez Arregi plazan duen sarrera indartzea, atzean egindo dena sarrera garrantzitxu honi begira egitea.
IKATZ proiektuan eraikina bera gustazen zait baina ingurunearekin duen erlazioa ez gehiegi.
DARK SIDE OF THE MOON sin mas.
Bukatzeko, gutxien edo batere gustatu ez zaizkidanak HABEMUS eta MSK&KLTR. Kokatzeko era eta eraikin beraiengatik.
Hauxe nire iritzia.Gero arte

Aurrekoari | 2005-05-12 : 09:05

Bejondaizula iritzia hola landuta emateagatik. Eskerrik asko.

Asier | 2005-05-13 : 21:05

Erakusketa lasaitasunez ikusi ondoren gehien gustatu zaidan proposamena IKATZ izan da. Nere ustez ingurunearekin sortzen duen erlazioa ezberdina eta bitxia da, erabilera bitxia duen eraikuntza batena.
Hauxe da nire iritzia. Agur

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu