Oztopoak oztopo, EHNA handitzen doan olatua

Bai Euskal Herriari | Besterik
2005ko api. 20a, 10:04

EHNA pausoz pauso aurrera!

Otsailaren 20an Hego Euskal herrian burutu zen Erreferendumean baino arazo gehiago izan baziren ere, EHNAk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialdeetan burutu ziren hauteskundeetan, prensentzia nabaria izateaz gain erabilera maila handia izan zuen

hainbat herritar EHNArekin bozkatzen (oidui)  Argazki originala

Aspalditxo esan genuen EHNAren aldeko apustua ez dela egun bateko txanpa. EHNA euskal herritar guztion eskura dagoen tresna izaki guztioi dagokigu esparru hau jorratzea. Gazte eta zahar, emakume nahiz gizon, guztioi, EHNA egin eta erabiltzeko deia luzatzen dizuegu.

Euskal herritarrak gara, ez gara espainiar edo frantses sentitzen direnak baino gehiago; baino gutxiago ere ez. Gure herrian garen bezala agertuz bizitzerik ez dugun honetan, Euskal Herria zatikaturik eta banandurik duten honetan, inoiz baino garrantzitsuago deritzogu batzen gaituzten ekimenetan sakontzea.

Euskal herriko Naziotasun Aitormena, euskal herritarron nortasuna eta naziotasuna, aldarrikatzen eta jasotzen duen agiri ofiziala besterik ez da. Agiri batek ez gaitu libre egiten, baina agiri horren erabilera bultzatuz lortzen ditugun emaitzak berebizikoak izango dira Euskal Herria eskubide osoko nazio burujabe gisa munduaren aurrean onartua izan dadin. Eta horretarako lehenik euskal herritarrak izan behar dugu, gure herriari EHNA eginaz babesa eta bultzada emango diogunak.

Hemendik aurrera pauso zehatz eta praktikoak proposatuko dizkiogu euskal gizarteari, pausoz pauso Euskal Herrian, eskubide osoko euskal herritar gisa bizitzea lortu arte. EHNA egin eta erabiltzen hasteko tenorea heldu da.

Hainbat herritan izan dira arazoak EHNArekin bozka emateko, herri hauetan gehienbat PP eta PSOE-ko interbentoreen mehatxu eta salaketek eragin zuzena izan dute hautes mahaietako lehendakariengan. Mehatxu eta salaketa hauek lehen aldiz burutu dira helburu garbi batekin: Euskal herritarroi inposatzen zaigun naziotasun arrotza bortxaz ezartzea.

Oztopoak oztopo milaka eta milaka euskal herritarrek EHNArekin bozkatu ahal izan dugu. Horregatik, EHNA errespetatu duten mahaietako lehendakariak txalotu nahi ditugu. Hauetako asko, mehatxupean izanagatik, beren herkideen erabakiarekiko agertu duten errespetua goraipatu nahi dugu.

Hona hemen Bai Euskal Herriari herri ekimenak bildutako datuak:

Gipuzkoa

AZPEITIA. 16 hautes mahaietatik 10 mahaietan bozkatu izan zen arazorik gabe EHNArekin.

ZESTOA. Inolako arazorik gabe bozkatu ahal izan zuten EHNArekin.

PASAIA. Pasaiako auzo (distrito) guztietan, (Antxo, Trintxerpe...) ia inolako arazo gabe bozkatu zen EHNArekin. Trintxerpeko distritoan arratsaldean mahai batean ezin izan zen EHNArekin bozkatu. 23 mahaietatik 22etan normaltasunez bozkatu zen EHNArekin.

OIARTZUN. Mahai guztietan EHNArekin bozkatu ahal izan zen, batean ezik. Mahai horretako lehendakariak JEC-etik jaso zuen isun mehatxuen ondorioz ez zuen EHNA onartzen. Arratsaldean mahai guztietan bozkatu ahal izan zuten EHNArekin.

ORERETA-ERRENTERIA. 41 mahaietan bozkatu ahal izan zen EHNArekin normaltasun osoz.

MUTRIKU. Herriko mahai guztietan bozkatu zen EHNArekin normaltasun osoz.

DEBA. Mahai guztietan bozkatu zen EHNArekin normaltasun osoz.

IRUN. Egoera gogorrak bizi izan ziren Irungo hautes mahaietan, eta liskarrak egon ziren. Orokorren ezin izan zuten EHNA erabili.

HONDARRABIA. Mahai batean arazoak izan baziren ere orokorrean EHNArekin bozkatzeko arazorik ez zen izan.

ANDOAIN. 19 mahaietatik gehienetan arazorik gabe bozkatu zuten EHNArekin.

LASARTE-ORIA. Arazoak izan ziren EHNArekin bozkatzeko.

DONOSTIA. Egoera gogorrak bizi izan ziren Donostiako hautes mahaietan. Gehienetan ez zuten utzi EHNArekin bozkatzen, interbentore espaiƱolak mehatxu larriak igorri zizkieten EHNArekin bozkatzen saiatu ziren herritarrei, tartean, 7 astebukaeratik 22 astebukaerara bitarteko arresto domiciliario-a bezalakoak.

Donostiako Amara auzoko politekniko ikastetxean ez zuten utzi EHNA erabiltzen.

HERNANI. Goizeko lehen orduan 22 mahaietatik 10etan EHNArekin bozkatzeko aukera eman zuten. Hala ere, orduak aurrera egin hala, eragozpenak jarri zituzten apoderatuek eta junta elektoralak egin zuten presioaren ondorioz. (12:00etan elkarretaratzea egin zen, denok batera EHNArekin bozkatzera joateko eta 60 bat lagun bildu ziren).

ASTEASU. Arazoak izan zituzten EHNArekin bozkatzeko.

ZALDIBIA. Mahai guztietan bozkatu zen EHNArekin normaltasun osoz.

ORDIZIA. 13 mahaietatik 12tan EHNArekin arazorik gabe bozkat zuten.

ITSASONDO. Lehen aldiz ez zuten utzi EHNArekin bozkatzen eta herritar gehienak etxera bidali zituzten espainiar agirien bila.

ORDIZIA.13 mahaietatik 11 mahaietan normaltasun osoz bozkatu zen EHNArekin.

BEASAIN. 14 mahaietatik 6tan bozkatu ahal izan zen EHNArekin.

LAZKAO. 6 mahaietatik 3tan bozkatu ahal izan zen EHNArekin.

SEGURA. Arazorik gabe bozkatu ahal izan zuten EHNArekin.

URRETXU. EHNArekin bozkatu ahal izan zuten..

BERGARA. 19 mahaitatik 18tan inolako arazorik gabe EHNArekin bozkatu zuten. Batean PP-ko interbentoreak salaketa sartu zion mahaiko lehendakariari eta honek EHNA ez onartzea erabaki zuen.

ESKORIATZA. Mahai guztietan EHNArekin bozkatu ahal izan zuten.

SORALUZE. Mahai guztietan EHNArekin bozkatzeko eskubidea zapaldu zuten.

LEGAZPIA. Mahai guztietan EHNArekin bozkatzeko eskubidea zapaldu zuten.

ARRASATE. Mahai gehienetan EHNArekin bozkatzea posible izan zen. Bereziki mahai batean gatazka handia egon zen EHNArekin bozkatu nahi zuten herritarren eta mahaiko lehendakariaren artean.

Euskal Herrian 2005eko apirilaren 20an.

BAI EUSKAL HERRIARI Herri Ekimena

Bidali:  

Erantzunak

EHNA egin nahi dut | 2005-04-20 : 15:04


Norbaiten esan al diezadake EHNA non egin dezakedan eta zer behar den EHNA egiteko?
Mila esker

joxe luis | 2005-04-20 : 20:04

ba orain bai tonto aurpegia gelditu zaidala, neri egokitun zitzaidan mahian etzutelako utzi ENHAz bozkatzen.
Zer dela eta mahi batzuetan utzi eta besteetan ez?

Joxemari | 2005-04-21 : 12:04

  1. Mahiko lehendakariak nahi izan duelako.
  2. Nahiz eta lehendakariak onartu ENHArekin botua ematea, apoderatu "espainolistak", lehendakaria behartu duelako ez onartzera, lege espainolak horrela dioelako eta lehendakaria "mehatxatu" egin du, ENHA onartu ezkero mahi hori inpugnatu egingo duela. Honek, mahiko lehendakariari zigorra dakarkio.Mahiako botu guztien ezbaliotasuna sor dezake ...Dena, noski lege espainolen agindupean.Honela gaude, arlo ia gehienetan.

lorea | 2005-05-25 : 15:05

ehna egitea gustatuko litzaidake, baina ez dakit noiz eta non gin daitekeen. beno norbaitek erantzun al badozta mesedez eratzun e-mail honetara. gorostizalorea@hotmail.com
eskerrikasko!!!

Peio | 2005-06-02 : 14:06

EHNA egin nahi duena jo dezala www.udalbiltza.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu