EAJ-EA koalizioak lortu du babesik handiena, 4.907 botorekin

uztarria 2005ko api. 17a, 23:04
  • EHAK alderdiak 2.059 boto lortu ditu eta bigarren indarra da Azpeitian
  • Abstentzioa %25,28koa izan da
  • Azpeitiko datu guztiak eta botoen bilakaera dokumentu batean (pdf, 33 kb)

Azpeitiko emaitzak

Azpeitiko emaitza ofizialek, boto gehien EAJ-EA alderdien koalizioak lortu dituela adierazten dute, guztira 4.907. 2001eko datuekin alderatuta 1.341 boto gutxiago.

EHAK-k 2.057 lortu ditu, eta bigarren indarra izango litzateke. Ondoren PSE-EE (429), Aralar (332), PP (393) eta EB (201) geratu dira, hurrenez hurren.

Adierazpenak

Azpeitiko alderdi ezberdinetako iritziak jaso dira (Ezin izan dugu Manoli Uranga PSE-EEko zinegotziaren iritzirik jaso). Honakoak dira:

Alex Etxeberria (Azpeitiko EAJko lehendakaria): "Partaidetza %10ean jaitsi da Azpeitian, horrek esan nahi du gure botoemaile asko ez direla joan bozkatzera. EHAK-k 100 bat boto irabazi ditu, baina oraindik ez da iritsi su-etenaren aurretik zituen boto kopurura. Guretzat garrantzitsuena herriaren %60a, gehiengo bat, EAJ-EAren alde dagoela da. Guk lanean tinko jarraituko dugu eman diguten konfiantza hori mantentzeko".

Julian Unanue (Azpeitiko EAko lehendakaria): "Gu gustora gaude Azpeitian izan dugun emaitzarekin. Garbi ikusten da, azken finean boto abertzaleak ez direla jaitsi. Kontua da abertzaleon artean alderdi batek galtzen dituenak besteak irabazten dituela, hala gertatu da guk galdu ditugunekin".

Julia Tercero (PPko zinegotzia): "Momentu zail bat pasatzea tokatu zaigu,baina hemen zaplasteko handiena EAJ-EAk koalizioak jaso du. Galtzaile nagusiak EAJ-EAkoak izan dira gaurkoan, ea orain zeinekin elkartzen diren boterean jarraitzeko. Ez dute erraza izango".

Xanet Esnaola (Azpeitiko Batasuna): "Balorazio oso ona egiten dugu, emaitzak agerian uzten dute ilegalizazio saiakerak gaindituak gelditu direla. Azken urteotan, eta bereziki azken 4 urteotan, ezker abertzalea desagertaraztearen saiakerak porrot egin du. Ez hori bakarrik, eraso handi hau gainditzean gainera, indartuta irten gara. Orain irekitzen den prozesu berri honetan zer pentsatu eta zer egokitu badaukate ilegilazazioa praktikan jarri duten alderdiek: EAJ-EA, PSOE, PP, Aralar.

Lurdes Agirrezabal (Aukera Guztiak): Oso gustura nago EHAK-k lortu dituen emaitzekin. Guk ez dugu aurkezterik izan ilegalizatu egin gaituztelako. Hala ere, guk genuen filosofia hartu du beste alderdi txiki batek. Oso emaitza onak lortu dituzte hauteskunde hauetan. Gutxienez, pentsamolde guztiak ordezkatu ahalko dira Gasteizko parlamentuan.

Udaleko estrapolazioa

EAEko hauteskunde hauetan Azpeitian izan diren emaitzak balizko udal hauteskundeetara eramanez gero, kontuak hauek lirateke:

EAJ-EA: 11 zinegotzi.

EHAK: 5.

PSE-EE: 1.

Gaur egun, Habea baliogabetua kontuan hartuko balitz, EAJ-EAk 13 lituzke, Habeak 4.

Emaitza orokorretan ere EAJ-EA koalizioak lortu ditu boto gehien. Ikusi emaitzak hauteskundeen web gune ofizialean.

EAEko hauteskundeak Azpeitian

Datu guztiak dokumentu batean bildu ditugu. Orain arteko EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak, gure herrian, eta alderdiek izan duten bilakera grafika batean.

PDF dokumentu honetan dauzkazue datu hauek guztiak (33 Kb)

Azpeitiko emaitzak (boto kopurua)

Urtea 1980 1984 1986 1990 1994 1998 2001 2005
Errolda 9.199 9.402 9.834 10.172 10.583 11.162 11.226 11.256
Botoak 5.730 6.627 7.326 6.733 6.485 8.536 9.460 8.411
Abs. 3.469 2.775 2.508 3.439 4.098 2.626 1.766 2.845
Nuloak 58 22 73 17 29 31 21 12
Zuriak 9 28 25 43 87 49 25 44
Balekoak 5.663 6.577 7.228 6.673 6.369 8.456 9.414 8.355
EAJ 3.372 4.102 1.995 2.326 2.329 2.978

EA

2.817 2.041 1.779 1.625

EAJ-EA





6.248 4.907
HB-EH 536 936 1.216 1.250 1.425 2.722 1.952
EHAK





2.057
ARALAR





332
EE 645 531 509 349



PSE-EE 216 488 430 420 328 395 392 429
PP-AP 105 374 187 240 377 587 614 393
IU-EB

3 8 126 117 187 201
CDS

50 9



UCD 284






Bes. 505 146 21 30 5 32 21

Datu horiek ehunekotan (%)

Urtea 1980 1984 1986 1990 1994 1998 2001 2005
Errolda








Botoak 62,29 70,49 74,50 66,19 61,28 76,47 84,27 74,72
Abs. 37,71 29,51 25,50 33,81 38,72 23,53 15,73 25,28
Nuloak 1,01 0,33 1,00 0,25 0,45 0,36 0,22 0,14
Zuriak 0,16 0,42 0,34 0,64 1,34 0,57 0,26 0,52
Balekoak 98,83 99,25 98,66 99,11 98,21 99,06 99,51 99,34
EAJ 59,54 62,37 27,60 34,86 36,57 35,22

EA

38,97 30,59 27,93 19,22

EAJ-EA





66,37 58,34
HB-EH 9,46 14,23 16,82 18,73 22,37 32,19 20,74
EHAK





24,48
Aralar





3,95
EE 11,39 8,07 7,04 5,23



PSE-EE 3,81 7,42 5,95 6,29 5,15 4,67 4,16 5,01
PP-AP 1,85 5,69 2,59 3,60 5,92 6,94 5,52 4,67
IU-EB

0,04 0,12 1,98 1,38 1,99 2,37
CDS

0,69 0,13



UCD 5,02






Bes. 8,92 2,22 0,29 0,45 0,08 0,38 0,22 0,43

Azpeitiko emaitzak (mahaiz mahai)

Mahaia

EAJ-EA

EHAK

Aralar

PSE-EE

PP

IU

Balio gabe

Zuria

Aitonena

371

161

34

24

24

11

3

0

Ludoteka A

312

157

37

29

29

16

0

5

Ludoteka B

181

98

17

15

14

8

0

2

Udaletxea A

420

172

24

26

28

17

0

5

Udaletxea B

246

103

19

18

19

7

1

0

Betharram A

422

173

22

36

34

18

0

4

Betharram B

264

128

23

24

21

11

1

0

Oktogonoa A

433

128

27

26

34

16

1

2

Oktogonoa B

304

75

15

24

28

8

1

2

Ikastola A

309

198

16

70

28

22

1

4

Ikastola B

222

108

23

76

39

14

0

3

Bonberoak A

351

135

22

7

9

7

0

2

Bonberoak B

236

73

10

3

16

3

0

2

Urrestilla

304

82

11

3

7

8

1

1

Ikastola A

284

136

16

20

27

20

3

7

Ikastola B

248

132

16

28

36

13

0

5

Guztira

4.907

2.059

332

429

393

199

12

44

Boto ofizialen %

%58,34

24,48

%3,95

%5,10

%4,67

%2,37