Azpeitiko ezker abertzaleak hausnar dezan

Aralar | Politika
2005ko api. 15a, 16:04

Hauteskundeen aurrean aurkitzen gara eta garai batean EH-eri botoa eman genion. Aralarretik, hausnarketarako, Joseba Sarrionaindiaren eta Mario Benedettiren bi testu labur.

"Igoal hasieran bertan ekibokatu ginen, mundura euskaldun sortzean. Gero, ez genuen independentzia eta iraultzaren burrukatik apartatzen jakin.

Eman dezagun: esna kantu bat abestu genion gure aberriaren seaska hutsari. Eta, goiz batez, El Puerto de Santa Mariako kartzelan esnatu ginen.

Zorionez edo zorigaitzez, anitz euskaldun ekibokatu ekarri gintuzten Espainiako azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera. Bizi, ozta ozta gainbizi gara, hestu, larri, ia mirariz.

Eta bizitza ez da guretzat lehen zen bezalakoa harrezkero egundo izango.

Begirale uniformatuek ehortziko gaituzte zulorik hurrin eta ilunenean.Idazkari ordainduek borratuko dituzte gure urratsak.

Baina ekibokatuaren ohitura eta ausardiarekin zin egin dezakegu: maite genituen gauzengatik erori ginen preso. Baina gure maitasuna oraindik ez dago preso."

Joseba Sarrionaindia

Ohikoa

"1974. urtearen erdialdean, hamar edo hamabi lehergailu lehertzen ziren gauero Buenos Airesen. Zeinu ezberdinekoak denak, baina lehertzen ziren.

Goizeko ordubiak edo hirurak aldera bata bestearen segidako zenbait burrunbak esnaraztea ohikoa zen ia. Haurrak ere eginak ziren ohikotasun horretara.

Nire lagun argentinar bat ez zen ohitze prozesu horretaz ohartu, bere apartamendu inguruan leherketa handi samar bat gertatu, eta bost urte besterik ez zituen bere semea asaldaturik esnatu zen arte.

Zer izan da hori? galdegin zuen. Nire lagunak besoetan hartu eta laztandu egin zuen semea, lasaitu asmoz, baina heziketaren gainean zituen ideiei jarraiki, egia esan zion: Lehergailu bat izan da. Eskerrak, esan zuen umeak, trumoia zela uste nuen."

Mario Benedetti

Bidali:  

Erantzunak

Ezin ulertu! | 2005-04-15 : 17:04

Baina ez al zarete ba zuok benetako ezker abertzalea? Hauteskundeotan ezkerreko lehen indarra izango zaretenak?

HAUSNARTZEAZ | 2005-04-15 : 17:04

Herri honetan, hausnarketarik egiten ez duenak, berak jakingo du zergatik hausnartzen ez duen. Baina hausnarketaz ari garela, Aralar-ek ere zer hausnartu handia duela iruditzen zait. Izan ere, Aralar sortu zenetik, badirudi Batasunakoak “gerrazaleak” direnaren ideia zabaltzen zabiltzatela. Eta hausnartu, hausnartu beharko zenuketela zertarako sortu zen, zein helbururekin eta zein garaitan. Beti egotzi izan diozue ezker abertzaleari borroka armatua defenditu izanaren motxila eramatea. Baina gogoratu, ETAren su etena bitartean, zuen Patxi Zabaleta ere motxila horrekin zebilela.
Hausnartu beharko zenukete, Ezker Abertzalea ere “pakezalea” dela, eta horretarako lanean ari dela su etena amaitu zenetik. Eta ezker abertzalea izan dela pausu gehien eman duena. Eta ez esan, mesedez, zuen eraginagatik izan denik. Izan ere, Lizarra-Garazira bidean, eta su-eten ondorengo garai gogor horietan ere, Ezker Abertzaleak norabide bakarra izan baitu beti: bakea eta demokrazia. Batzuetan ordea, ez da erraza erritmoak eta pausuak neurtzen beti asmatzea. Are gehiago etengabe jipoitua bazara. Eta Ezker Abertzaleak ere, denek bezala, izan du akatsik, noski. Eta hausnartu beharko zenukete, zuek ere, ni bezalako beste hainbeste ezker abertzaleko bakezalek ez zuen ulertu Batasuna prozesuaren eztabaida osoan parte hartu ondoren, Batasunatik atera izana. Aitzakia bakarra ETA izan al zen? Hala bada, ez nuen ulertu. Ez dut ulertu oraindik. Eta barka atrebentzia: baina egoera politikoak daraman norabidea ikusita, iruditzen zait gero eta argiago dagoela ez zinatela atera behar. Batasuna barruan jarraituta, bake bide eraginkorragoa egingo zenuketela.

Miren | 2005-04-16 : 08:04

Aralar taldea eredutzat ipintzea PPk ezker abertzalearen aurka jo nahi duenea, uuuummm, susmogarria, zergaitik ote da, geldi-geldi daudelako edo...., nik behintzat nahiago det labela edukitzea, esan nahi det zuriari, zuria deitu.

epa | 2005-04-16 : 14:04

EZ EMAN ARALARRI EZTEBEN MEREZI PROPAGANDAIK. AZKEN BATIN, DIENAK DIE ( 4 KATU), TA HAUTESKUNDE HAUETAN DEMOSTRAKOBE ZE INSIGNIFIKANTE DIEN. SENTITZET.
BIHAR BOZKATU EHAK EHNA ERABILIZ!!!!!

Sarrinedetti | 2005-04-16 : 20:04

Miresgarri deritzet Batasunak azkenaldian bakebiderako eman dituen pausuei eta zorionak, bide batez, beren botoa (azkenean!) benetan baliagarri izango zaien ezker abertzaleko hautesle guztiei. Hala ere, badakit bere garaian Aralar zergatik sortu zen, ideologiz, funtsean, ezker abertzalearen ia berdina iruditzen zaidan arren: ETAk konponbiderako har zitzakeen bideetatik onena armak uztearena zela uste zutelako. Beste kontu bat da, ezker abertzalearen barnean banaketa horrek mina sortu zuela, honek urteetan erabilitako borroka egiteko moduarekiko jarrera kritiko bat suposatzen zuelako Aralarren sorrerak eta, nahitaez, batasun bat hausteak jende kopuruaren gutxitzea dakarrelako. Min horren testigu izan gara, besteak beste, Aralarren egoitzek jasan dituzten erasoak eta talde honek jaso dituen irainak ikustean, edota, gaur bertan ikusi ahal izan dudan bezala, Loiolabideko rotondaren ondoan dauden pankartetan itsatsirik jarraitzen duten propaganda bakarrak EHAKenak direla ikustean, Aralarrenak (besteenekin batera) gogoz kenduak izan direlako itxura dutela ohartuz.
Batzuen eta besteen jarrerak ikusita, nire botoa, aurten ere, Aralarrentzat izango da. Egin dezala bakoitzak musu puntan jartzen zaiona, horrelakoetan, halabeharrez, guztiok pentsatzen dugulako gure aukera dela zuzenena. Hauteskundeen ondoren alderdien arteko mugimenduak zeintzuk izango diren ikusi behar...

4.ai | 2005-04-16 : 20:04

Hik esan ber al diguk/n ba zeñi bota ta zeñi ez???!!!!
Ta Aralarren "lau katu" dielako ez al dao beayek hausnarketarako proposatzeituben teman inguruen hitzeitek?
Jakintzan/k askotan talde txiki batek idea hobiouek eduki laizkela beste handi batek baño.
Harritzekue benetan demokraziye ta eskubide zibilen alde daon partidu bati (EHAK) botue eskatzie, holako erteera anti-demokratikue egin dun tipo/a batek!! Penagarriye

nire botoa | 2005-04-17 : 00:04

nire botoa aurten ere Aralarrekoentzat izango da, ustez bide zuzenena beraiena delako.

nire botoa | 2005-04-17 : 00:04

nire botoa aurten ere Aralarrekoentzat izango da, ustez bide zuzenena beraiena delako.

Granjako oilaskoak | 2005-04-17 : 13:04

Granjako oilaskoen sasi labeldun arrazonamenduekin Ezker Abertzale ofiziala honaino iritsi da. Denon bistan da bere muga zein den.

Ezker eta abertzale izaten jarraitu nahi badu, ezkerrak "aukera guztiak" bildu behar ditu, ezkerra dalako. Eta ez, "bere modura edo traidore intsignifikante modura" beste erremediorik gabe.

Zenbat aldiz, Azpeitian bertan, ezkerreko planteamendu aurrerakoiekin aurre hartu diogu ezker abertzale ofizialari eta honek hasiera batean deitoratu gaitu eta gero, bere egin ditu planteamendu berdinak (azken adibidea, nor hasi zen ENA kudeatzen eta nork bilakatu-bereganatu du EHNA).

Ezkerrak, borroka modu abangoardistak behar ditu, ezkerra beti abangoardia izan delako, eskubideak beti jomugan, albo batera utziaz "komunista" garaiko erresistentzi moduak.

Ezkerrak arrakasta izan dezan ezin du bere burua uneoro, mugatu, deitoratu, murriztu, e.a...

Hara, idazten aspertu naiz, banoa ENArekin Aralarribotoa ematera eta barkatu gaizki esanak.

epa. | 2005-04-17 : 14:04

Joe ta zein da Aintzane Ezenarro nik zeini botue emanberdiyoten esateko????? Ni libre naiz EHAK bozkatzeko eskatzeko, ta libre naiz nere ustez Aralarrekuek gaurko hauteskundetan emaitza txarrak jasokoitubela esateko.
Ta zuek e demokrazi hontan libre zeate ezker abertzale ZIBIL TA ZABALekuek zeatela esateko, bestiei indirektoki ITXI ta MILITAR EDO VIOLENTO deituz.
Ta zorionak EHNAkin bozkatudezuen guztiyoi.

9.ari | 2005-04-17 : 15:04

"Zenbat aldiz, Azpeitian bertan, ezkerreko planteamendu aurrerakoiekin aurre hartu diogu ezker abertzale ofizialari", esan duzu Aralarko bozkatzaile horrek. Barkatu, baina zein zarete ba? Azaldu publikoki lasai, eh, eta gero eman esplikazioak, eta frogak, aurkeztu. Bitarteko dena, inbidia da.

11.ari | 2005-04-28 : 20:04

lasai?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu