EAEko hauteskundeetan ere EAJ izan da nagusi Azpeitian, 1986an izan ezik

uztarria | Politika
2005ko api. 14a, 18:04

  • Jeltzaleek atera izan dituzte beti boto gehien herrian, 1986an kenduta, orduan EA izan zelako irabazle; 2001ean koalizioan aurkeztu ziren .
  • Igandean izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko bozak; 11.393 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea 16 mahaitan
  • Emaitzak igandean bertan emango ditugu uztarria.com-en, eta astelehenean Urola Kostako Hitza ale berezia banatuko da harpidedun guztien etxeetara
  • Orain arteko datu guztiak ikusteko aukera duzu albiste honetan.

Igandean, hauteskundeak

Igandean Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak izango dira. Apirilaren 1ean hasi zen kanpaina, beraz, azken zertzeladak ematen ari da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 1.799.464 lagunek izango dute botoa emateko aukera. Azpeitian, 11.393 lagunek dute aukera hori; horietatik 142 atzerrian bizi dira INE erakundearen arabera. Azpeitian, 16 mahai ipiniko dira, ohi bezala, goizeko bederatzietan ireki eta arratsaldeko zortzietan itxiko direnak. Mahai guztien zerrenda, hemen ikusi dezakezue.

Igandean Uztarria.com-en

Igandean bertan, botoen kontaketa amaitzean Azpeitiko emaitzak uztarria.com-en sartuko dira. Eta astelehenean, Urola Kostako Hitza egunkariak eskualdekoak argitaratuko ditu.

Aurkezten direnak eta ez direnak

Ez dira nahi duten guztiak aurkeztuko hauteskunde hauetara. Batasuna legez kanpo dago Espainiako Alderdien Legearen arabera eta Aukera Guztiak herri plataforma baliogabetu egin berri dute, beraz, igandean ez da hauen papeletarik egongo hautesle kabinetan.

Egongo direnak, zehazki, 10 alderdi izango dira. Zerrenda osoa eta hautagaien zerrenda ikusi ditzakezue elecciones.net webgunean.

Azpeitiarrak zerrendetan

Kanpaina osoan zehar protagonista izan da Aukera Guztiak plataforman aurkezten zen Lurdes Agirrezabal azpeitian bizi den azkoitiarra. Azkenik, ordea, ezingo da bere aldeko botorik eman lehen legez kanpo utzi dituztelako. EHAKen aldeko botoa eskatu du Aukera Guztiak-ek.

Manoli Uranga azpeitiarra eta herriko zinegotzia ere aurkezten da hauteskunde hauetara. PSE-EE alderidaren 20. postuan, hain zuzen ere.

Beste azpeitiar bat ere aurkezten da Gipuzkoako zerrendetan: Miren Garmendia. Aralar alderdiaren 24. postuan aurkezten da.

Ez dugu uste beste azpeitiarrik aurkezten denik oraingo hauteskundeetako zerrendetan.

Orain arteko emaitzak

1980. urtean izan ziren Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak eta aurtengoa 8. aldia izango da.

Orain arteko datu guztiak, bototan eta ehunekotan, beheko tauletan ikusi ditzakezue. Azpeitiko datuak dira guztiak, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik hartutakoak.

Azpeitiko emaitzak (boto kopurua)

Urtea 1980 1984 1986 1990 1994 1998 2001
Errolda 9.199 9.402 9.834 10.172 10.583 11.162 11.226
Botoak 5.730 6.627 7.326 6.733 6.485 8.536 9.460
Abs. 3.469 2.775 2.508 3.439 4.098 2.626 1.766
Nuloak 58 22 73 17 29 31 21
Zuriak 9 28 25 43 87 49 25
Balekoak 5.663 6.577 7.228 6.673 6.369 8.456 9.414
EAJ 3.372 4.102 1.995 2.326 2.329 2.978
EA

2.817 2.041 1.779 1.625
EAJ-EA





6.248
HB-EH 536 936 1.216 1.250 1.425 2.722 1.952
EE 645 531 509 349


PSE-EE 216 488 430 420 328 395 392
PP-AP 105 374 187 240 377 587 614
IU-EB

3 8 126 117 187
CDS

50 9


UCD 284





Bes. 505 146 21 30 5 32 21

Datu horiek ehunekotan (%)

Urtea 1980 1984 1986 1990 1994 1998 2001
Errolda






Botoak 62,29 70,49 74,50 66,19 61,28 76,47 84,27
Abs. 37,71 29,51 25,50 33,81 38,72 23,53 15,73
Nuloak 1,01 0,33 1,00 0,25 0,45 0,36 0,22
Zuriak 0,16 0,42 0,34 0,64 1,34 0,57 0,26
Balekoak 98,83 99,25 98,66 99,11 98,21 99,06 99,51
EAJ 59,54 62,37 27,60 34,86 36,57 35,22
EA

38,97 30,59 27,93 19,22
EAJ-EA





66,37
HB-EH 9,46 14,23 16,82 18,73 22,37 32,19 20,74
EE 11,39 8,07 7,04 5,23


PSE-EE 3,81 7,42 5,95 6,29 5,15 4,67 4,16
PP-AP 1,85 5,69 2,59 3,60 5,92 6,94 6,52
IU-EB

0,04 0,12 1,98 1,38 1,99
CDS

0,69 0,13


UCD 5,02





Bes. 8,92 2,22 0,29 0,45 0,08 0,38 0,22

EAEko legebiltzarraren osaera

Urtea 1980 1984 1986 1990 1994 1998 2001
EAJ 25 32 17 22 22 21
EA

13 9 8 6
EAJ-EA





33
HB-EH 11 11 13 13 11 14 7
EE 6 6 9 6


PSE-EE 9 19 19 16 12 14 13
PP-AP 2 7 2 6 11 16 19
IU-EB



6 2 3
CDS

2



UCD 6





Bes. 1

3 5 2
Guztira 60 75 75 75 75 75 75
Bidali:  

Erantzunak

Nostradamus | 2005-04-15 : 08:04

Iganderako porra:
EAJ-EA: 33
PSE-EE: 17
PP: 15
EHAK: 6
IU-EB: 3
Aralar: 1
Baietz asmau!

Luis | 2005-04-15 : 09:04

Nerie hauxe:
EAJ-EA: 31
PSE-EE: 19
PP: 13
EHAK: 9
IU-EB: 3
Aralar: 0

Neu | 2005-04-15 : 11:04

EAJ-EA: 36
PSE-EE: 17
PP: 13
EHAK: 4
IU-EB: 3
Aralar: 2

Luixekin ados | 2005-04-15 : 11:04

Ni Luixekin ados baño aralarrek 1 ta PSOE-k 1 gutxiyo, hau da, 18!!
Baetz nik asmau!
Jayen danok EHAK-i botu ematea ta aber oindiken da sorpresa haundiyo ematedeun!!!

Uztarriari | 2005-04-15 : 12:04

Pacma berdeaken zerrendako hirugarrena ere Azpeitiarra da, gitarrajole ospetsua eta animalien defendatzaile sutsua!

Igor | 2005-04-15 : 12:04

Nire ustez hola joango da, abertzaleok lo gaude eta kostituzionalistek beste mokautxo bat jango digute.
EAJ 32
PSE 17
PP 16
EHAK 5
IU-EB 4
ARALAR 1

horra | 2005-04-15 : 14:04

EAJ-EA: 31
EHAK: 9
Aralar: 1
PSE-EE: 16
PP: 15
EB: 3

Hemen nerie | 2005-04-15 : 14:04

EAJ-EA: 34
EHAK: 5
Aralar: 1
PSE-EE: 15
PP: 15
EB: 5
Asmatzunai batematek apaye pagauko ziok, ezta?

Felix | 2005-04-15 : 16:04

Aiba nere porrie:
PNV-EA:33
PSE:18
PP:15
EHAK:6
IU:3
Aralar:0

Koranetik deszifratua | 2005-04-15 : 17:04

PNV-EA:34
PSE:16
PP:13
EHAK:8
IU:3
Aralar:1

nerea | 2005-04-15 : 19:04

EAJ 35
PSE 18
PP 12
EHAK 6
IU 4
ARALAR 0

JOXE MAI | 2005-04-15 : 20:04

EAJ 36
PSE 17
PP 13
EHAK 6
IU 3
ARALAR

baratza | 2005-04-16 : 10:04

EAJ-EA 30
PSE-PSOE 18
PP 14
EHAK 10
EB-BERDEAK 3

Hemen beste bat | 2005-04-16 : 13:04

Eaj-ea: 32
Pse 19
pp 14
Ehak 9
eb 4

Nerie | 2005-04-16 : 17:04

EAJ 35
PSE 17
PP 12
EHAK 5
EB 3
ARALAR 3

BAT | 2005-04-17 : 19:04

EAJ 33
PSE 18
PP 13
EHAK 7
EB 4

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu