Plazaolako bidean barrena ibiltzeko mendi bizikleta ibilaldia antolatu dute

uztarria 2005ko api. 6a, 18:04

Apirilaren 17an izango da, baina 13rako eman behar da izena mendizaleetan

Bizikletak furgonetan eramango dituzte Andoainera

Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Lagun Onak Txirrindulari Elkareak elkarlanean, mendi bizikleta ibilaldia antolatu eta Plazaolako bidea egingo dute.

Apirilak 17an (igandea) goizeko zortzi eta erdietan aterako dira plazatik. Bakoitzak bere bizikleta eraman behar du, behar dituen material eta jatekoekin. Bizikletak furgonetetan sartu eta Andoainera abiatuko dira, han hasiko baitira Plazaolako bidean barrena. Ibilaldia bukatu eta gero itzuliko dira herrira; "arratsalde-iluntze aldera".

Joan nahi duenak apirilak 13a baino lehen eman behar du izena mendizaleetako tabernan. Lagun kopurua mugatua izango da: 20 lagun gehienez. Eta 6 euro ordaindu beharko da.

Oharrak

Bi elkarteek ohar batzuk eman nahi izan dituzte, argibideak emateko. Hauetxek dira:

  • Kaskoa eta frontala ematea derrigorrezkoa da
  • Norberak eraman beharko ditu bizikleta, eta behar dituen materialak eta jakiak
  • Elkarteak ahalmena izango du egitaraua aldatzeko eguraldiagatik edo zernahigatik.
  • Elkarteak ez dira ibilaldian gerta daitezkeen arazoen erantzule izango