Ertzaintzak Kike Zurutuza askatu du, atzo mitin batean atxilotu ostean

uztarria | Politika
2005ko api. 6a, 17:04

  • Azpeitiarra Batasunak antolatutako hitzaldia ematekoa zen Gasteizen, baina Ertzaintzak galerazi egin zuen
  • Zurutuzak Ibarretxe "iruzurretan" ari dela esan dio Uztarriari

Kike Zurutuza aske utzi du Ertzaintzak gaur 00:00etan, atzo (asteartea) arratsaldean ekitaldia ematera zihoala atxilotu ostean. Gasteizen gertatu zen atxiloketa.

Zurutuza azpeitiarra da, eta gaur egun Gasteizen bizi da. EAEko hauteskundeetan Araban Batasunaren hautes zerrendan dago, atzo zortzietan hitzaldia ematekoa zen Gasteizen, baina Ertzaintza agertu eta ez zien utzi egiten, ekitaldia "legezkoa ez" zela esanda —hala erabaki zuelako Hautes Batzordeak—, Zurutuzak berak uztarria.com-i jakinarazi dionez: "Ezker abertzalearen hausnarketa politikoa egiteko bildu ginen. 20:00etan zen baina lehenago Ertzaintzak hartuta zuen lekua, eta legezkoa ez zela zioen paper batekin gerturatu ziren. Guk biltzea oinarrizko eskubidea dela esan genien eta pankarta zabaldu genuen. Adierazpen batzuk egin nituen eta atxilotu egin ninduten beste batekin batera. 20:10 aldera gertatu zen". Pankartak Eskubide zibil eta politikoen defentsan. Orain Batasuna leloa zeraman.

"Behin komisaldegira iritsitakoan, argazkiak atera eta hatz markak hartu zizkiguten. 23:00ak aldera iritsi zen ofizioko abokatua eta deklaratzeko eskubidea eman zidaten; gaueko hamabietan kalean nengoen", dio Arabako Batasunako zerrendakideak. Orain epaileak noiz deituko dagoela adierazi du Zurutuzak.

Ibarretxeren "iruzurra"

Bihar Gasteizen Batasunak beste ekitaldi bat egingo du, eta Zurutuzak "munduko edozein polizik" biltzeko eskubidea ez dietela ukatuko esan du: "Ez Ertzaintzak, ez Guardia Zibilak, ez Espainiako Poliziak eta ez munduko beste poliziek ez digute ukatuko biltzeko dugun eskubidea, demokrazia ororen oinarria baita. Batasunaren kartelak dioen bezala, oztopo guztien gainetik aurrera egingo dugu".

Bide batez, Juan Joxe Ibarretxe EAEko lehendakari eta EAJ-EAko zerrendaburuaren jarrera salatu du: "Ibarretxe kontraesanean dabil. Kontsulta egingo duela esanez bideratu ditu hauteskunde kanpainak. Baina, nola bermatuko du hori herri honen bozkak eta ahotsak bermatzeko gai ez bada? Inori iruzurrik ez egiteko eskatzen diogu Ibarretxeri".

Bidali:  

Erantzunak

Ainhoa | 2005-04-07 : 10:04

Ba al leike? Zertan ari dira PNV-EA alderdiak?
Herriaren hitzaren errespetuaz, eskubideen errespetuaz...hitz potoloak darabilzkite baina bien bitartean beraiek dira praktikan eskubide zibilak eta herriaren hitza ukatzen ari direnak. Edo bestela zer pasatzen da udaletxeetan? Zenbat zinegotzi lapurtu dizkiote ezker abertzaleko herri plataformei herriaren hitzaren gainetik ?
Hauteskundeeetan Arnaldori telebistako eztabaidan partehartzea ukatu ziona ez zen Guardia Zibila izan, Ertzantza baizik. Eta eztabaidann partehartzea ukatu ziona ez zen "television Española" izan ETB baizik.
PNVri berriro ere boterearen eta bere interes partikularren kiratsa dario. Bakoitzak erabaki dezala zer egin Apirilaren 17an.Izan ongi.

EHAKako propaganda | 2005-04-07 : 16:04

gaur goizean herria EHAKko propaganda ikusi dut herrian. Nere harridurarako ordea eguerdian iada ez zegoen ezer. Dena kenduta. Baita paneletatik ere. Ez al da ba legala EHAK?. Nork kendu ditu? udalak?Ertzantzak?Dakienak erantzun mesedez.

Auskalo | 2005-04-07 : 18:04

Pentsatzeiat EAJ-EA, PSE-EE, PP, IU eta besteenak kentzen dizkiabenak izango ituala, hik ze ustek?

Zeinale ona | 2005-04-07 : 18:04

horrek esan nahi du urduri daudela, ezin dute eman ezker abertzalea hor egotea, zergaitik ote da.....

Hauteskunde garaia | 2005-04-07 : 19:04

Hauteskundeetan gaude eta hauteskundeetan propagandarentzat toki zehatzak egoten dira.

5ari | 2005-04-08 : 08:04

toki zehatz hoietatik kendu dituzte hain zuzen

proposamenak-eta ertzainei | 2005-04-08 : 13:04

Batasunaren ekitaldiak galerazten ari zaretela eta, proposamena ertzainei eta hautes batzordekoei:
—Batasunak prentsaurrekoak antolatzen ditu. Zergatik ez debekatu hoiek ere? Eta joan ertzainak eta kendu mikroa, lurrera bota adierazpenak egin behar dituztenak... Ez?
—Batasunakoek ere badute koadrila, familia... eta hitz egingo dute politikaz, hauteskundeez, ilegalizazioaz bazkarietan, poteoan, kafea hartzen... Zergatik ez ertzainak hoietara joan eta egurtu Batasunakoak, haien amamei porrazoa eman...? Ez?
—Batasunakoak bakarrik ere izaten dira, eta igual paseatzen ari direla gogoetan ari dira politikaz, hauteskundeez, ilegalizazioaz. Beraz, zergatik ez ertzainak joan une horretan, Batasunakoak atxilotu, edo ibaira bota?... Animo!
—Galdera ertzainei: zergatik zarete zipaioak?
—Gauza bat denoi: gaurko periodikoetan argazkietan Antton Morcillo SAko EAEko legebiltzar kide ohia lurrean ikusi dut, ertzainek botata, atzo. Baina hala ere ez diote garrantzi handirik eman egunkariek. Guk, gutxiago. Baina imajinatzen ez dakit zeinek lurrera botatzen duela, pentsa dezagun, Urkullu legebiltzar kide ohia, edo Larreina legebiltzar kide ohia, edo Barrio legebiltzar kide ohia, edo Egiguren legebiltzar kide ohia, eta egunkarietako argazkilariek eta telebistako kamerek atzokoa bezela unea fenomeno harrapatzen dutela eta zer zisko montatuko litzakeen?
Ba hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu