Lagun Onak 3. mailako futbol taldea aurkeztu zen igandean

uztarria | Kirolak
2004ko abe. 13a, 19:12

  • Goizean argazkiak atera eta ondoren bazkaltzera joan ziren
  • Arratsaldean Durangoren aurka jokatutako partida 0 eta 1 galdu zuten

Hirugarren mailako taldea.  Argazki originala

Lagun Onak futbol taldeak 3. mailako jokalariak aurkeztu zituen igandean. Goizean bildu ziren guztiak taldeko argazkia ateratzeko. Ondoren bazkaltzera joan ziren taldekide guztiak.

Arratsaldean Durangoko taldearen aurka jokatu zuten partida. Nahiz eta, bi taldeek irabazteko merezimendu handirik ez egin, azkenean Durangok eraman zituen hiru puntuak Azpeititik. Hona jokalarien zerrenda:

Lagun Onak: Tejera, Galparsoro, Tena, Irazoki, Odriozola, Saizar, Mitxi (Antton, 71. min), Davitxi (Zabaleta, 79. min), Sagarzazu (Jon Martin, 59. min), Altolagirre, Erkizia.

Durango: Magu, Altube, Asier, Narvaiza, Beñat, Benja, Ander, Hernaéz (Arrazola, 92. min), Imatz (Alex Martin, 86. min), Munitis (De Pedro, 63. min), Jon Ander.

Gola 77. minutuan sartu zuten Durangarrek. Altube izan zen sartu zuena. Hamar minutu lehenago, epaileak Jon Ander Durangoko jokalaria kalera bota zuen. Hala ere, etxeko taldea ez zen gai izan berdinketa lortzeko.

Sailkapenean 15, postuan dago, 17 punturekin, Portugaletengandik (lehen postuan dago) 19 puntura.

Bidali:  

Erantzunak

neska bat | 2005-01-09 : 23:01

nik uste, behin erretratue jartzen hasita, haundiyoue hobeto etorriko litzekela ze ola eztie notatzen jugadorik!! ta oxe da hemen inportantinetakue!! bueno ba hurrengo bateako aber haundiyoue jartzedeun e..

maialen | 2005-01-10 : 18:01

nire azkenengo horrekin ados nao, beñ jartzen hasita argazki handiye jarri o bestela batez jarri, ze hola jartzezkeoz hobe batez, inbiriye eman bakarrik iteuta. EZER EZTA IKUSTEN!!!! AUPA LAGUN! batiz bat NESKAK!! abandonauta gaude ta, aldagela mierda oyetan ta gaña jayetan jokatzen kanpo mierdatan!!!!!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu