Donostiko maratoian, 24 herritar

Uztarria.eus 2004ko aza. 29a, 11:11
  • Xabier Lasa 9. sailkatu zen sailkapen orokorrean; emakumeetan aurrena, Eli Etxeberria izan zen.
  • Sailkapena, hemen bertan.

Donostiako maratoiko webgune ofizialaren arabera, Azpeitiko 24 lagunek bukatu zuten atzoko XXVII. maratoia: 22 gizonezko eta 2 emakumek.

Helmugan lehen herritarra, Xabier Lasa izan zen. Lasa, 9. izan zen sailkapen orokorrean eta 2. Gipuzkoako sailkapenean. Lehen emakumezkoa, aldiz, Eli Etxeberria izan zen.

Gipuzkoako txapelketa

Donostiako maratoia Gipuzkoako txapelketa ere bada. Eta Xabier Lasa, bigarren izan zen txapelketa horretan.

Iskanbila izan zen, ordea, Gipuzkoako txapelketa honetan. José Antonio Blanco izan zen helmugan aurrena, baina epaileek kanporatu egin zuten, kanpoko laguntza jaso zuelako. Protesta egin zuen Blanco-k, eta gainerako gipuzkoar sarituek elkartasuna adierazi zioten: podiumean zegokien tokira igotzeari uko egin eta saririk gabe etxeratu ziren.

Sailkapen osoa

Hona hemen www.maratonsansebastian.com webgunetik ateratako herritarren sailkapena.

O009 02:32:19 Xabier Lasa Segurola
0019 02:34:25 Haritz Arozena Riveira
0051 02:39:23 Enekoitz Aizpuru Bereziartua
0076 02:44:32 Andoni Sudupe Uria
0100 02:47:30 Aitor Olaizola Menojola
0195 02:53:46 Asier Oiarzabal Gamendia
0197 02:53:21 Jose Luis Albizuri Beristain
0205 02:54:44 Juan Peña Goenaga
0364 03:00:21 Gurutz Saez De Bikuña Orbegozo
0386 03:01:12 Joseba Mikel Ortega Agote
0454 03:04:42 Arkaitz Segurola Almazan
0672 03:14:18 Iagoba Aldalur Korta
1016 03:28:03 Inaki Egiguren Olalde
1179 03:34:48 Alex Berasategi Ibaieta
1240 03:38:47 Alberto Alberdi
1241 03:38:47 Mikel Labiano Zezeaga
1418 03:46:50 David Amenabar Etxeberria
1427 03:47:21 Ixidro Segurola Zubiaurre
1428 03:47:21 Asier Arregi Zestona
1560 03:59:03 Iñaki Aranguren Zubizarreta
1625 04:05:51 Mertxe Urtuzaga Otaegui
1626 04:05:52 Eli Etxeberria Gurrutxaga
1627 04:05:52 Amaia Aranzabal Ezpeleta
1729 04:30:43 Jose Luis Garate Garate
1747 04:54:26 M. Cruz Guridi Gurrutxaga
1748 04:54:26 Julian Kortajarena Otalain