Lasterka apustua Azpeitiko zezen-plazan

uztarria 2004ko aza. 9a, 18:11
  • 6.000 euro jokatu dituzte
  • Azaroaren 28an dute saioa hitzartua

Oriotarrak dira Jexux Mari Urretabizkaia eta Jose Javier Lucas. Aldanondo tabernan zeuden biak afaltzen. Taberna herri kirolei dagokien argazkiz apaindua dago eta halako batean argazki horiei begira, aspaldian ez zela lasterka apusturik egin aipatu zieten Patxi Aranburu tabernako jabeari. Haritik tiratu eta apustua sortu zen.

Hala kontatzen zuen Urretabizkaiak Gara egunkarian. Lucasek eta biek 16 kilometro egin beharko dituzte bien artean, bakoitzak zortzi, 64 minuturen azpitik. Lortu ezean, Patxi Aranbururentzat izango dira jokatu dituzten 6.000 euroak. Azpeitiko zezen-plazan egingo dute. Apustua Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.

Ekainean gertatu zen guztia eta ordutik prestaketa lanetan dihardute biek Azpeitiko zezen-plazan. "Uztailetik ari gara. Zezen-plaza ez da erraza lasterkarako, baina ari gara moldatzen", esan zien Gara-koei.

Azpeitian tankerako azken apustua "Diego Garcia eta Andoni EgaƱaren":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2000/08/01Kmk artekoa izan zen 2000. urtean. Bestelako helburuarekin egin zen, ordea; Kilometroen alde dirua biltzea, eta apustua ere otzanagoa zen: afaria.