Batzokiak izandako erasoa dela eta

Alex Etxeberria (Azpeitiko Uriburu Batzarraren izenean) 2004ko urr. 27a, 13:10
  • Pasaden larunbatean, urriak 23, jasandako erasoa salatu nahi izan dute Uriburu Batzarrekoek
  • Azpeitiko EAJ-k Udalak hartutako erabakiarekin bat egiten du

Azken larunbatean Azpeitiko Batzokiak jasan duen erasoaren aurrean, Azpeitiko EAJ-k honako hau adierazi nahi du:

  1. Gure etxea den honetara Azpeitian Gazteok Zer? taldekoak larunbat eguerdian indarra eta gezurra erabiliz sartzea, gure indar guztiarekin salatu nahi dugula.
  2. Azpeitiko EAJ-k bat egiten duela gai honi buruz Udalak hartutako erabakiarekin, azkenengo udal batzarrekoak barne.
  3. Indarkeria, inposizioak eta totalitarismo bideak ez dutela inoiz EAJ kokilduko. Gure bideak demokrazian, elkarrizketa eta elkarrekiko errespetuan izango dutelako oinarria.
  4. Azkenik, adierazi nahi dugu Azpeitiko herriaren ongizate eta garapenaren alde gure ahalegin guztiak eskaintzen jarraituko dugula eta horren isla garbia da Azpeitiko herriak gure alderdiari ematen dion bultzada eta babesa.