Oraindik baduzu aurtengo ikasturtean euskara hobetzeko aukera

Mikelats AEK euskaltegia 2004ko urr. 22a, 13:10

Zenbait talderekin hilabete honen hasieran hasi baginen ere, oraindik zabalik dago aurtengo ikasturtean AEKn izena emateko epea.

Aurten eskura dituzun aukerak honakoak dira:

  • Euskara ikasten hasi nahi baduzu. Behe maila edo hasiera maila. Astelehen, astearte eta asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara.
  • Dakizun euskara hobetzeko. Erdi maila, astearte, asteazken eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
  • EGA prestatzeko. Astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00era.

Animatu eta izena eman!

Mikelats AEK euskaltegia

Urbitarte 2, 1A

Telefonoa: 943 15 10 89

azpeitia@aeknet.net