'Hitza'-ren aldeko prentsaurrekorako atxikimendua emateko aukera

Uztarria 2004ko urr. 21a, 19:10
  • Herriko talde eta ezagun ugari ari da ematen; Uztarriako bazkideek, beste euskaltzaleek... ere eman dezakete
  • Udalak 'Hitza'-ri diru laguntza eman diezaion eskatzen da

Azpeitiko Udalak Urola-Kostako Hitza egunkariari aurten diru laguntzarik emango ez diola eta, Uztarria Kultur Koordinadorak (Hitza-ren erakundeko bazkideetakoa da) prentsaurreko zabala antolatu du urriaren 23rako (larunbaterako), Udalak Hitza-ri diru laguntza eman diezaion eskatuz.

Hitza-k Azpeitiari, azpeitiarroi eta herriko elkarteoi zerbitzu handia ematen digu, euskararentzat ere oso garrantzitsua da, eta, beraz, babesa behar duela iruditzen zaigu (dena dela, idatzia nahi duenak, dei dezala Uztarriara lasai).

Azpeitiko elkarteak gonbidatzen ari gara (hezkuntzakoak, euskarakoak, kirolakoak, aisialdikoak, kulturakoak, gazterikoak, gizarte mailako besteak...), baita azpeitiar ezagunak ere, eskaerarekin bat egin dezaten eskatuz, baita prentsaurrekora azal daitezen ere. Elkarte eta ezagun ugari ari da ematen.

Jakina, Uztarriako bazkideek, beste euskaltzaleek... ere aukera dute atxikimendua emateko (batzuk hasi dira ematen). Baita, deskuidoan, atxikimendua eskatzera iritsi ez garen elkarteek ere. (behean daude atxikimendua emateko helbideak)

Uste dugu ordezkaritza zabala azalduko dela agerraldira, eta gustatuko litzaiguke ZU EDO ZURE ELKARTEA ERE AZALDUko balitz.

Agerraldira ezin baduzu azaldu, gustatuko litzaiguke aurrez zeure atxikimendua ematea.

Prentsaurrekoa:

— Eguna: Urriak 23 (larunbata).

— Ordua: 11:45.

— Tokia: Aitonena I.

— Gaia: Azpeitiko Udala eta Urola-Kostako Hitza. Diru laguntzak.

— Partaideak: Azpeitiko elkarteetako ordezkariak eta herritarrak.

Nola eman atxikimendua zuk

Hona hemen aukerak:

— uztarria@topagunea.com helbidera idatzi

— deitu hona: 943 15 03 58