Gaztetxo bat hil zaigu, eta orain zer?

Elias Mendinueta eta Mirari Bereziartua 2004ko urr. 14a, 18:10
  • Hondarribian ustez 8 gelakidek emandako tratu txarrengatik hil zen Jokin gazteari buruzko iritzia idatzi dute 'Berria'-n
  • Horrelako arazo baten aurrean gizarteak ezin duela "lasai" egon diote

Irailaren 20an gertatu zen Hondarribian. 14 urteko Jokin C. gazteak bere buruaz beste egin zuen, gelakide zituen 8 gaztetxok eman omen zioten tratu txarrengatik.

Gaur, osteguna, Berria egunkariak Elias Mendinueta eta Mirari Bereziartua azpeitiarrek honen inguruan idatziriko iritzi artikulua dakar. Horiek diotenez "gizarteak ezin dio muzin egin" horrelako egoerari.

Hainbat galdera egiten dituzte, esaterako, "Zer harreman mota dute irakasleek ikasleekin?" edo "gurasook seme-alabekin?"...

Iritzia irakurtzeko klikatu hemen