Betharrametan saskibaloiko beste kantxa bat egingo dute

Uztarria.eus 2004ko ira. 15a, 19:09
  • Estalitako pilotalekua erabiliko dute horretarako
  • Iraurgi Saskibaloi Taldeak 5 talde gehiago izango dituela-eta tokia izan dezaten egingo dute

Iraurgi S.B. indar handia ari zaio ematen saskibaloiari eta horren ondorio da 2004-2005 denboraldian bost talde berri izango dituela. Eta guztira 15. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak eginiko lana ikusita Betharram Ikastetxeko atarian dauden kantxak egokitu eta berri bat egingo dute estalitako pilotalekuan, guztiek entrenatzeko lekua izan dezaten.

Udalak horrela bere "helburuetako" batzuk betetzea lortuko du: batetik, "urtetik urtera azpeitiar gehiagok kirola egitea edo kirol praktikatzaile gehiago izatea", eta bestetik, "herriko kirol instalazioei etekin handiena ateratzea". Udalak pilota eta saskibaloia "ongi konpon" daitezkeela uste du, eta bide batez, pilotalekuaren erabilpena handitu daitekeela ere bai.