Udaltzaingoa ibilgailuen zarata neurtzen hasiko da

Uztarria.eus 2004ko ira. 14a, 12:09
  • Urrian hasiko da udaltzaingoa neurketak egiten
  • Ibilgailuen jabeek derrigor azaldu beharko dute neurketetara, bestela, arau hauste larria izango da

Urritik aurrera ibilgailuen zaratak neurtzen hasiko dira. Udala ari da horretarako prestaketak egiten; udaltzaingoa neurketak egiteko legeak eskatzen dituen prestakuntza ikasketak egiten ari da.

Ibilgailueen jabeek derrigorrezkoa izango dute neurketetara agertzea. Huts eginez gero, arau hauste larritzat hartuko da, isuna ezarriko zaio eta ibilgailuak bertan behera uzteko eskubidea izango du udaltzaingoak.

Hori dela eta, udaletik "ibilgailuen jabeei eta batez ere motozaleei" neurketak hasi baino lehen ibilgailuen zarata "errebisatu eta behar izanez gero konpondu ditzatela" adierazi dute.