Emakumeen Mahaiak formazio eta eskulanetako ikastaroak antolatu ditu

Uztarria.eus 2004ko ira. 13a, 19:09
  • Urrian hasi eta 2005eko ekainera arte iraungo dute
  • Barre terapia, elikadura osasuntsua, Chi-kung tailerra eta beste hainbat antolatu dituzte

Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak, Emakume Mahaitik ikasturtea prestatu du. Formazio eta eskulanetako ikastaroak emango ditu 2004ko urritik hasi eta 2005eko ekaina bitartean. Izena emateko epea irailaren 23an amaituko da. Hona hemen eskaintzen diren ikastaroak:

Boliloa, Gurutze puntua, puntua eta makina bidezko brodatua. Rosario Ibaeta izango da irakaslea. Harremanetarako telefonoa da, 943 81 28 62.

Egunak:

Astelehena (15:00-17:00 eta 17:00-19:00 orduetan).

Asteartea (15:00-17:00 eta 17:00-19:00).

Osteguna (15:00-17:00 eta 17:00-19:00).

Ebaketa eta jantzigintza. Maite Ostrarekin. Harremanetarako 943 81 24 64 telefonora deitu daiteke.

Egunak:

Asteazkena (15:00-17:00 eta 17:00-19:00).

Ostirala (15:00-17:00 eta 17:00-19:00).

Metal gaineko pintura, egur gaineko pintura, poliuretano gaineko pintura, gauza zaharren berriztapena eta argazki zaharrekin egindako kaxak. Esther eta Belenekin. Astean behin eta bi orduz emango dira. Harremanetarako telefonoak, 943 81 58 88 eta 943 81 15 95 dira.

Egunak:

Asteartea (15:00-17:00).

Asteazkena (10:00-12:00/ 15:00-17:00/ 17:00-19:0019:00-21:00).

Osteguna (10:00-12:00/ 15:00-17:00/ 17:00-19:00/ 19:00-21:00).

Marrazki artistikoa eta margolanak. Marian Alberdik emanda. Harremanetarako telefonoa, 943 15 17 97.

Egunak:

Astelehena, asteartea eta ostirala (10:00-11:30 eta 15:15-16:45).

Barre terapia ikastaroa. Virginia Imazekin. Bi hizkuntzatan emango da ikastaroa, Aitonena I-eko Areto Nagusian.

Eguna: Asteartean (15:00etatik 18:00etara).

Barre mekanismoaren bidez, norbere buruarekiko konfiantza eta elkarrekiko komunikazioa hobetzeko ikastaroa da. Urriaren 19tik azaroaren 9ra bitartean egongo da.

Elikadura osasuntsua. Leire Ezkurrarekin. Lau hitzaldi emango ditu. Aitonena I-eko Areto Nagusian izango dira. Urriaren 6an hasi eta 27an amaituko da.

Eguna: asteazkena (15:00etatik 17:00etara).

Hitzaldiak honakoak izango dira: "Zer moduzkoa da gure elikadura eta osasun maila?", "Nola jan behar dugu egunero?", "Elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunak" eta "Gizentasuna, anorexia eta bulimia: zure osasunarentzat arrisku faktoreak. Elikaduraren jokaera desegokiak".

Chi-Kung tailerra. Prexen Letamendiarekin. Azaroaren 7tik abenduaren 23ra bitartean.

Eguna:

Osteguna (15:00etatik 17:00etara).

Arnasketa eta mugimendu leunetan oinarritzen da. Tailerraren helburuak dira: giza gorputza askatzea, gorputz eta adimena lasaitzea, gorputz eta adimenak indartzea, geure burua gehiago ezagutzea eta gure emozioak nolkaoak diren ezagutzea. Erdaraz emango dira ikastaroak