Uztarria, 1.000 bazkidetik gero eta gertuago

Uztarria.eus 2004ko uzt. 13a, 14:07
  • Ekainaren 14an hasi zuen Uztarriak bazkidetza kanpaina eta harrera ona ari da izaten
  • Oraingoz 60 bat lagun animatu dira

Urte hasieran 800 bazkide egitea zuen helburu Uztarriak baina kopuru hori igaro ostean, 1.000 bazkidera iristeko helburua hartu du.

Horretarako kanpaina hasi zuen (ekainaren 14an) eta harrera ona ari da izaten. Kanpaina hasieran 855 bazkide bazituen, orain 911 ditu. Saninazioak harte iraungo du.

Bi figura

Zein dira bazkideak? Uztarriaren proiektuarekin bat egin eta ekarpen ekonomikoa egiten dutenak. Urtean, 24 euro. Bazkideek, harpidedunen aldean, abantailak dituzte: Uztarria herri aldizkaria jasoko dute, Imanol Elias eta Joxe Takolo biografiak doan, Azpeitiko efemerideak erdi prezioan (nahi badu), Azpeitiko mendi gida erdi prezioan (nahi badu), Literatuzta eta Urola-Kostako Hitza.

Zein dira harpidedunak? Beraien borondatez, sosik ematen ez diotenak Uztarriari, baina aldizkaria jasotzen dutenak (Uztarriak aukera hori ematen dielako, helburu batzuengatik: tirada, euskararen normalizazioa...). Harpidedun bakoitza Uztarriari urtean 15 euro kostatzen zaio.

Kopuruak

Bazkideak. 911.

Harpidedunak. 1.461 (horietako 300 Hitza-ren sorrerarekin egin dira).

Kanpaina

Telefonoz. Uztarria, Hitzeko enpresaren bitartez, harpidedunei telefono deiak egiten dabil, hauei proiektua ahal den ondoen azaldu (helburuak, ekarpen ekonomikoaren garrantzia, abantailak...) eta bazkide egin daitezen eskatuz. Saninazioak bitartean egingo da kanpaina.

Diptikoa. Uztarriak harpidedunei diptikoa ere banatu die: bazkideek harpidedunak bazkide egin daitezen idatzitako arrazoiekin eta animoekin...

"Aurten 1.000 bazkidera iristeko erronka jarri dugu, baina beharra daukagu", dio Uztarriak. Zergatik? "Komunikabideetan produktu berriak sortzeko, gaur egungo produktuak hobetzen joateko eta sendotzeko, euskara eta kultura ekimenak antolatzeko...".

Uztarriak 2004. urterako 92.000 euroko aurrekontua dauka.