Uranga eta Lopezen lana garaile kartel lehiaketan

Uztarria | Kultura
2004ko uzt. 12a, 15:07

  • Iñaki Uranga eta Oihana Lopezek eginiko kartela izan da garaile
  • Guztira 44 lan aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara

Kartela  Argazki originala

Euskal Antzerki Topaketen XXII. edizioko kartel lehiaketaren irabazleak jakinarazi ditu gaur Udalak. Aurtengo kartel irabazlea Iñaki Uranga azpeitiarrak eta Oihana Lopez billabonatarrak osatutako bikoteak eginikoa izan da. Hauek 900 euroko diru saria jaso dute eta euren lanak zabalkunde handia izango du.

Lehiaketara, 44 lan aurkeztu dira eta lan guzti hauek ekainaren 26tik uztailaren 11ra arte izan dira ikusgai Udaletxeko beheko solairuan.

Bidali:  

Erantzunak

xabi | 2004-07-14 : 18:07

Uztarriarentzat:
Ahal bada behintzat, komenigarria litzateke kartel horren argazkia jartzea.

Uztarria | 2004-07-15 : 10:07

Eguneko argazkian, portadan, jarri dugu irabazlea izan den kartela. Eta baita hemen ere.
Eskerrik asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu