Herriko trafikoan aldaketak egin dira

Urola-Kostako Hitza | Herria
2004ko api. 26a, 18:04

  • Udalak, kexak eta iradokizunak kontuan hartuta egin ditu aldaketak
  • Kale batzuk ixtea eta motorrentzako aparkalekuak jartzea aldaketen artean

Azpeitiko Udalak aurrez ere iragarri zuen, herri barruko trafikoaren inguruan kexak eta iradokizunak jaso zituztela eta zenbait aldaketa egiteko asmoa aztertzen ari zela. Hala bada, Udalak trafikoan zenbait aldaketa egitea erabaki du, herritarrengatik jasotakoak aztertu ondoren; dagoeneko martxan jarri dira.

Aurrez, bizikletentzat aparkaleku bat jarri zen Olazko Amaren Plazatxoan eta orain, handik gertu, motorrentzat, estalpean, aparkaleku bat egokitu da. Karakola edota Excalestric-a bezala ezagutzen den tokian jarri da motorrak aparkatzeko lekua. Eta auto gidariei "leku hau errespetatzea" eskatu die Udalak.

Alde zaharrean eta inguruan, asteburutan, autoentzako kale batzuk istea ere erabaki du Udalak. Larunbat gauetan Bustinzuriko Errebala eta Olazko Amaren plaza itxi egingo dira autoentzat. "Bi kale hoietan, autoak abiadan pasatzen zirelako hartu da erabakia", azaltzen du Udalak. Igande goizean berriro bi kaleak ireki egingo dira. Eliz kalea eta Enparan kalea ¬óBasazabal ingururaino¬ó orain arte bezala 13:00etatik 20:00ak arte itxi egingo dira astegunetan, ostiraletan ezik. Eta larunbatetan itxi egingo dira eta orain arteko ordutegian itxi eta irekiko dira bi kaleak autoentzat.

Alde zaharra eta zaborrak

Udalak, zaborren inguruan ohar bat helarazi die Alde zaharreko biztanleei: "Larunbat goizetik aurrera zaborrak ateratzerik ez dagoela" gogorazi du. "Zenbaitek zaborra garaiz kanpo ateratzen dutela ikusi baita eta denok ezagutzen ditugu horren ondorioak: usaina, zikinkeria eta abar".

Larunbat goizean pasa eta astelehen goiza arte, ez da berriz pasatzen zaborra jasotzen duen kamioia alde zaharreko kaleetatik eta zaborra tarte horretan kale bazterrean egoten da. Hori dela eta, Udalak laguntza eskatu die herritarrei "denen arteko elkarbizitza erosoagoa" izateko.

Bidali:  

Erantzunak

motorrak | 2004-04-26 : 20:04

Motorrantzako aparkalekue escalestric azpiyen egin debela irakurri det, ondo, baino zaituko al debe munipak hor lagatzen al dituben edo ez, leno, plazan ipini zeben aparkalekue baino, ni puto caso, artzubiko etxe-azpi batien eoten die aste bukaero ziento bat motor eta munipak beste aldea beitu eta hala, gero goizaldera motor zaliek etortzen dienien kriston saratie ateatzen debe eta ez dao eskubiderik.

motorrrrrrrak | 2004-04-28 : 13:04

motor zarrak kanpoa ta pakie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu