EHZ musika jaialdia ez da Hazparnen izango

Uztarria.eus 2004ko api. 20a, 17:04

Jacques Coumet alkateak galarazi ondoren, antolatzaileek ez dute jaialdia hiritartzea lortuko

Zuberoako belardi zabal batean ospatuko da uztailaren 2tik 4ra bitartean

Euskal Herria zuzenean jaialdia Idauze-Mendi, Ozaze-Zuhara eta Mendikota herrien artean dagoen zelai zabalean ospatuko da azkenean. Hasieran antolatzaileek, Azpeitiko herriarekin senidetuta dagoen Hazparnen egiteko asmoz zebiltzan, jaialdia hiritartzeko nahia zuten eta. "Gure asmoa ospakizun hau hiritartzea zen baina oztopoak oztopo leku egoki bat bilatu izana ere ez da mauka", adierazi dute antolatzaileek. Betidanik Arrosan ospatu den jaialdia Hazparnen egiteko asmoa Jacques Coumetek, bertako alkateak, eragotzi zuen.

Beraz, Zuberoan, uztailaren 2, 3 eta 4 egunetan izango da jaialdia 13 hektarea dituen belardian. Antolatzaileek, bide batez, antolaketan laguntza eskaini nahi dutenei deia egin die, indarrak biltzeko.