Imsersok bainuetxeetako egonaldietarako izen-emate epea zabaldu du

Uztarria.com 2004ko urt. 21a, 17:01
  • Otsaila eta abuztua bitartean egonaldiak egiteko urtarrilak 31 baino lehen eman behar da izena, iraila eta abendua artean egiteko maiatzak 16a baino lehen
  • 85 bainuetxe desberdinen artean hautatzeko aukera dago

Imsersok aurten ere ireki du bainuetxeetan egoteko izen-emate epea. Bi epe daude; otsailetik abuztua bitartean eta irailetik abendua bitartean. Abuztua baino lehen joan nahi dutenek urtarrilaren 31 baino lehen eman beharko dute izena Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eta uda ondoren joan nahi dutenek maiatzak 16a baino lehen. Egonaldiak hamabi egunekoak izango dira, 200 eta 350 euro arteko prezioan. Gizarte Zerbitzuetako sailak Uztarriari adierazi dionez bidaia edota egonaldi hauek "arrakasta" izatea espero dute. Hala ere, apirilean Imsersorekin bidai agentzietatik antolatzen diren hondartzetarako bidaiek "harrera hobea izaten dutela" diote udalekoek.

Gainera jubilatuek bainuetxeak hautatzeko aukera dute, guztira 85 bainuetxe desberdin baitaude aukeran. Bainuetxe horietatik hiru Euskal Herrian daude:Zestoan, Fiteron eta Karrantzan). Bainuetxeak arlo desberdinetan espezializatuta daude eta horien artean ere aukeratu dezakete bidai hau egitea pentsatzen dutenek. Informazio gehiago nahi izanez gero edota izen-emateko 943 15 71 92 telefonora deitu behar da.