Herriko korrikalari afizionatuak biltzen hasi dira talde bat sortzeko asmoarekin

Uztarria.eus | Kirolak
2003ko abe. 24a, 12:12

  • Momentuz 40 bat lagun bildu dira
  • Taldea egitea eta zabaltzea dituzte helburu bezala

Azpeitian korrika egiteko afizio handia dago. Afizio hori dela-eta, korrikalari afizionatu talde bat biltzen hasi da uda partetik hona. Hala kontatu diote Uztarriari Mikel Itulainek eta Jose Inazio Azpiazuk, sortzen ari den talde horretako bi kidek. "Jende dezente ibiltzen gara korrikan afizioz, eta hortik talde bat sortu nahi dugu". Gaur egun 40 pertsona inguruko taldea osatu dute Azpeitiko eta Azkoitiko korrikalariekin.

Iraurgi izenarekin.

Iraurgi Atletismo Taldeak bilera horien berri izan zuenean, taldean sartzeko proposamena egin zien korrikalari afizionatuei. Eta oraingoz, neurri batean, onartu egin dute afizionatuek. Ez dute nahi, ordea, inolako obligaziorik. "Guri korrika egitea gustatzen zaigu, baina ez dugu nahi karrera konkretu batzuetan parte hartzera derrigortuta egoteri", diote. Parte hartzen duten lasterketetan Iraurgiren elastikoak erabiliko dituzte: "Merkeago ateratzen zaigu horrela eta Iraurgiren izena ezagutaraziko dugu". Inguruko lasterketetan parte hartzeko ohitura dute lehendik ere, baina lehen, askotan, bakarrik joaten ziren eta orain, afizionatuen taldea sortu ondoren, lasterketetara taldean joago dira.

Gaur egun taldeko korrikalari afizionatuek helburu bakarra dute: taldea bera sortzea eta ahalik eta gehien zabaltzea. Beraz, Iraurgi Atletismo Taldeak afizionatuen talde zabal bat izango du.

Bidali:  

Erantzunak

nibela | 2003-12-29 : 12:12

oin ordun nibel pixket erakutsi nahi badik batenbatek niki hori jantzita ibili berkoik, ez? egiye esan, ondo ziok leixterka eitie, baino nik usteiat azpeiti alde hontan haundikeiyez pasa eitegeala. Korrika eiteko goitik behera etiketaz jantzita, hankak depilaute, oin ekipue. Zertako, fardatzeko?

beste Sukar bat? | 2003-12-29 : 15:12

ze izengoek ekipo hori, korrikalaiyen beste sukar bat? krixtonak diela pentsatzeben zoroz osauteko ekipo bat? jendie jota ziok!!

Hau lata putie eman ber debena!!!!! | 2003-12-30 : 01:12


Pufa, ja bildurrez ertengoiat Loiolatik paxira eitea, hori lata putie eman ber debena Sukar bezelako ekipo batek ertetzemau. Ona dek kirola eitie baiño harrokeitan ibiltzie ez!!! Behobia-s.sebastian bukatzeanin erten berkoiat paxira, bizikletan ibiltzea Sabiñanigoko klasikie bukautakun jungo naizen bezela.

Hau lata putie eman ber debena!!!!! | 2003-12-30 : 01:12


Pufa, ja bildurrez ertengoiat Loiolatik paxira eitea, hori lata putie eman ber debena Sukar bezelako ekipo batek ertetzemau. Ona dek kirola eitie baiño harrokeitan ibiltzie ez!!! Behobia-s.sebastian bukatzeanin erten berkoiat paxira, bizikletan ibiltzea Sabiñanigoko klasikie bukautakun jungo naizen bezela. Eskerrak eztaon paxirako ekipoik.

taldie | 2003-12-30 : 23:12

Hor, aurrenak esan du etiketaz jantzi beherra al dagon lasterka ibiltzeko. Zergatik ez ba? Nahi badute, zer pasatzen da? Edo jendiek egunero-egunero ez du kalera etiketadun prakekin, jertsiekin, txaketarekin erteten?
Neri oso ondo iruditzen zait hayek taldie osatzie. Kolektibue izengo die, gero eta gizarte indibidualistago hontan talde lana egingo debe; berayen erara -gustatu edo ez-, baino talde lana.

Aupa globalizazioa!!! | 2004-01-08 : 13:01

Txuleriye lagata ibiltze baie, bale!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu