Herrian ongi-etorria egingo zaie Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari

Uztarria.eus | Euskara
2003ko urr. 23a, 10:10

Euskalgintzaren eta kulturgintzaren kontrako azken polizi operazioan atxilotu eta aske geratutako bi azpeitiarrei, Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari, ongi-etorria egingo die bihar ostirala, 20:00etan, Azpeitiko herriak.

Ekitaldia udaletxe azpian egingo da bihar, ostiralean, 20:00etan hasita. Egunkaria-ren eta harekin lotutako enpresen kontrako polizi operazioaren baitan atxilotu zituen Guardia Zibilak bi azpeitiarrak, beste zazpi lagunekin batera. Bederatziak ere aske daude asteartetik, baina guztiek inputatuta segitzen dute.

Mikel Azkune Ardatz iragarki enpresako administratzailea, aurreko asteko ostegun goizean atxilotu zuten, etxean, Errenterian, eta bost egun inkomunikatuta pasatu ditu, Madrilen, eta 12.000 euroko fidantzarekin atera da libre. Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua Madrilen atxilotu zuten, astelehen iluntzean, Espainiako Auzitegi Nazionalean bertan, eta gau bat egin zuen inkomunikatuta; fidantzarik jarri gabe utzi zuten libre.

Azpeitiko euskalgintzak dei egiten die herritarrei, taldeei eta udalari, bi euskaltzaleei harrera goxoa egin diezaieten.

Bidali:  

Erantzunak

han | 2003-10-23 : 17:10

Han izango naiz. Ongi etorri bioi!

babesa | 2003-10-24 : 10:10

gaur babesa eman ber diyou biyei, oindik inputauta daudela ez da eta ahaztu ber....

azpeitiar | 2003-10-24 : 20:10

Gaur babesa eman diyou biyei, ta hori oso ondo dao, injustizi baten biktimak izen dielako. Baino beste batzuk dienin injustizi berdiñen biktima gaur jun dien asko ba aldakizue nun gerakoien??? ba etxien patxaran. Ola ezin deu euskal herriye aurrea atea ta erasuei aurre egin. Euskaldunek alkar babestu ber gea, elkartasun osoz, hau dalako moru bakarra estatuei erasuei aurre iteko. Baino zoritxarrez euskaldunok ez deu olkaoik iten, ta horreatik erasotzen gaituzte lasai asko. Gaur MIKEL eta ENEKOREKIN, bihar,... tokatzen denarekin. Ea horrela den. Ez izan egoistak norbera denean erasotua solik erasoa salatuz, besteek ere babesa behar dutelako. Aupa MIKEL Aupa ENEKO!!!

azpeitiar aurrekoari | 2003-10-25 : 14:10

Eta beste batzuk dienen baita ere injustiziyen biktimak ea baita ere denok irtetzen deun kalea eta ez izen egoistak.

azpeitiar | 2003-10-26 : 15:10

Ze "injustiziatik" ai zea hitzeiten, ETAn atentaueatik??? Ni ez naiz ertengo kalea "injustizi" hori salatzea, etzatelako injustiziye iruitzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu