Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketarako oinarriak aurkeztu ditu Kutxak

Uztarria.eus | Kultura
2003ko urr. 10a, 13:10

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketan parte hartzeko oinarriak zabaldu ditu Kutxak. Erakusketa "urolaldeko artistak eragin eta beraien lanak ezagutzera eman" nahirik antolatu ohi du Kutxak Antxieta Etxeko erakusketa aretoan. Lanak aurkezteko epea azaroaren 3tik 8ra bitartean izango da, eta erakusketa abenduaren 1etik 20ra izango da.



Plastika era guztiak aurkez daitezke. Marrazki, margo, grabatu, eskultura, taila eta abar, gai eta neurri desberdinetakoak.  Argazki originala

Erakusketan parte hartu nahi dutenek oinarri hauek jarraitu beharko dituzte:

1- Antxieta Etxean egingo da erakusketa, abenduaren 1etik 20ra bitartean.

2- Nahi duten artista profesional eta amateurrek har dezakete parte, 16 urtetik gorakoak badira eta Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa edo Zumaian bizi badira.

3- Plastika era guztiak aurkez daitezke. Marrazki, margo, grabatu, eskultura, taila eta abar, gai eta neurri desberdinetakoak.

4- Egile bakoitzak gehienez ere bi lan baino gehiago ezingo ditu aurkeztu, aurrez inoiz Antxieta Etxean aurkeztu gabeak.

5- Lanak azaroaren 3tik 8ra bitartean aurkeztuko dira Antxieta Etxean, 18:00etatik 20:00etara.

6- Lanak aurkezterakoan egilearen datuak eta lanaren izenburua eman beharko dira.

7- Erakusketako lanak salneurria badute, salgai jarriko dira.

8- Lan gehiegi aurkeztuko balira, Kutxak erabakiko du aurkeztu gabe zeintzuk utzi.

9- Aurkeztutako lanei eraman-ekarrian edo erakusketan kalteren bat gertatuz gero, Kutxak ez luke bere gain hartuko erantzunkizunik.

10- Erakusketa bukatzean, lanak Antxieta Etxetik, abenduaren 22 eta 23an, 18:00etatik eta 20:00etara jaso beharko dira.

Informazio gehiago "hemen":http://www.begira.com/begira/hadmin.nsf/wfPaginaPrincipal?OpenForm




Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu