Urriko Uztarria aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2003ko urr. 6a, 13:10

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara joan den asteburuan. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Gero eta Guardia Zibil gehiago" Azpeitian nabarmen egin du gora Guardia Zibilaren presentziak, Askatasunak Uztarriari esan dionez. Autoak eta kalean doazen herritarrak gelditzen ari dira sarri jartzen dituzten.
  • 1.200 kilometro segidan. Paris-Brest-Paris, 1.200 kilometroko bizikleta lasterketa. Mundu osoko 4.100 txirrindulari, eta tartean bi azpeitiar: Jagoba Uria Jako eta Josu Segurola
  • Lana guztiz ez dut inoiz utziko. Kazetaritzan 42 urtez egin du lan Joxe Mari Iriondok. Loiola Irratian kontuak ematen hasi zen, eta kazetari 22 urte egin zituen han; ondoren telebistan beste 20
  • Mikel Arregi, Ainhoa Odriozola, Alaitz Olaizola, Leire Ostolaza, Pako Aristi eta abarren iritziak.
  • Etab.

Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 17. zenbakia ere webgunean da.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.