Azpeititik 'Klagenfurt Ironman 2003'-ra joandako biek bukatu dute proba

Aitor Arruti | Kirolak
2003ko uzt. 8a, 10:07

Austriako Klagenfurt herrian triatloi luzeko Ironman lasterketa bat (3´8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika) izan zen San Fermin bezperan, uztailak 6, eta Asier Oiarzabal Disdira (30 urte) eta Joseba Ortega Agote (37) triatletak joan ziren Azpeititik bertan parte hartzera.

Asier Oiarzabal 'Disdira' eta Joseba Ortega 350 lehengoen artean sailkatu dira  Argazki originala

Aurten ekin dio lehenengoz Disdirak ironman lasterketari, eta gogor bezain gogotsu saiatu da hain proba neketsua gainditzeko entrenamenduetan. Emaitza bikainak jaso ditu Asierrek azken hilabetean, besteak beste, Arrasateko triatloian eta Zarauzkoan (lehenengo 30en artean).

Joseba Ortegak, aldiz, iaz bost hilabetez entrenatu ezinik egon ostean, hamaikagarrenez heldu dio urtero ironman bat egiteko grinari. Ibilbide bikaina osatua du triatloi luze zein laburretan, eta 2001eko Hawaiiko Ironman Munduko Txapelketarako sailkatzean lortu zuen balentriarik handiena .

Biek lortu zuten proba latza amaitzea: 9 ordu eta berrogeita hamazazpi minututan Asierrek, eta 10 ordu eta hemeretzi minututan Josebak. Ez zuten, gainera, nolanahiko postua lortu, 1800 partaidetatik 350 lehenengoen artean sailkatu baitziren biak.

ZORIONAK ETA BEJONDEIZUELA!!

Bidali:  

Erantzunak

Enekoitz | 2003-07-08 : 14:07

Zorionak, Disdi. Hiri ere bai, Joseba.

Aupa | 2003-07-08 : 14:07

Zorionak mutillak,zuek bai kirol zaliek zeatela.Zuek eindakue kristona dek.Segu holaxe.

Luis | 2003-07-08 : 18:07

Beste azpeitiar batek ere ederra egin du asteburu honetan: Sabin Aranaga-k, Aitzkorriko mendi-maratoia. Aurre-aurrean bukatu zuen, gainera. Zorionak ematen hasita...

Uztarria | 2003-07-08 : 19:07

Sabin Aranagak "II. Zegama Aizkorri mendi maratoian":http://www.zegama-aizkorri.com/... hogeigarren egin zuen igandean. Joxe Luis Albizurik, berriz, hamargarren. Uztarriak antolatzaileei eskatu die azpeitiarren sailkapena, baina oraindik ez du jaso erantzunik.

IÑIGO | 2003-07-09 : 13:07

Xabin ta Txiliri zorionak eman nai dizkiet eta batiz bat xabini !eutsi xabin urrengo urtin txilin aurretik!

SUKAR | 2003-07-09 : 15:07

Hor goiko horire Sukarrekue da! ez al du iñork ezerre esan ber kasu hontan?
Beste idatzi batien kritika ugari jaso zituben ba!

sukarri | 2003-07-10 : 13:07

bai baino eztebe ezta komentayoike merezi sukarreko jentuza horrek

Sukarri-ri | 2003-07-10 : 15:07

Ez takit zeatiken jendiek Sukar horrenbeste kritikatzeun. Aurreko artikulo batien, Sabiñanigoko Quebrantahuesos pruebiei buruz irakurri nuen Sukarrei buruz kritika mordo bat. Ze ba? ez takit eh!
Nik ez titut talde bezela ezautzen. Ez takit ze iteben, hombre pixket haundi itxurie ematie nahikoyobe asuntuei, baino...
Baten batek esango al dit ze pasatzean ba talde honekin?

eli | 2003-07-15 : 13:07

Zorionak "disdi" ta Joseba. Baño baten batek esplikauko al dit ze esan dien "Sukar"-ekuengatik?

Eli-ri | 2003-07-17 : 13:07

Sartu zaite hau baino lenuo idatzi zan idatzi batien eta ikusikoezu, "Quebrantahuesos" pruebakuei buruz hitzeiteakuen, Sukar nola jartzeun jendiek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu