Urrezko aizkora Larretxeak irabazi zuen, Olasagasti erretiratu eta gero

uztarria | Kirolak
2003ko eka. 23a, 16:06

Urrezko aizkora azpeitian jokatu zen igandean. Beroak gain hartu zuen, eta erritmo bizia hartu zuten aizkolariek. Olasagastik ezin izan zuen bere lana amaitu. 12tik 10 enbor moztu zituen.

Urrezko aizkoraren VI. edizioa Igandean jokatu zen, Azpeitian. Besagainek antolaturiko txapelketa Donato Larretxeak irabazi zuen, bigarren aldiz. Olasasti erretiratu egin zen. Izugarrizko beroa egiten zuen, eta Azpeitiko Udalak jarritako karpa medio plaza barruan 10bat gradu gutxiago bazeuden ere, beroa oztopo latza izan zen aizkolarientzat.

Erritmo bizian abiatu ziren, eta hori beroarekin nahastuta, Olasagasti lur jota uzateko lain izan zen. Olasagastik 12tik 10. enborrean ezin izan zuen gehiago. Enborra ebakitzetik gainean eseritzera pasa zen. Larretxeak arerioaren egoera ikusita, lasaiago amaitu zuen bere lana, txapela bereganatuaz.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu