'Berria'-ri harrera bikaina Azpeitian

uztarria | Euskara
2003ko eka. 21a, 13:06

Gaur sortu da Berria, euskarazko egunkari nazional berria, eta azpeitiarrek harrera bikaina egin diote, ale guztiak agortu egin direlako. Eta bihar? Eta hurrengo egunetan?

Euskarazko egunkari nazional berriaren ale guztiak agortu egin dira  Argazki originala

'Berria'-k 50.000 aleko tirada izan du gaur, bere sorrera egunean, eta Azpeitian behintzat ederki erantzun diote. Izan ere, Uztarria kiosko batzuetan-eta galdezka ibili da 'Berria'-ren salmentaz, eta aleak agortu egin dira. Orain hala segitzea komeni. Egunkaria itxi zenean, egunero 110 bat ale saltzen ziren. 'Egunero'-rekin 250 bat alera igo da kopurua. Gaur kopuru horretatik gora Berria saldu dira.

Herrian 59.000 euro lortu behar

'Berria'-k eta bertako langileek egundoko ahalegina egin dute Egunkaria itxi eta lau hilabetera euskarazko egunkari nazional berria berriro kalean jartzeko. Berria hor dago, baina horrek ez du esan nahi dena eginda dagoenik. Izan ere, akzio kanpainak aurrera segitzen du, eta 'Berria'-k dirua behar du lehenik iraun eta gero hobetu ahal izateko.

Gauzak horrela, denera 5 milioi euro bildu behar dira Euskal Herrian (830 milioi pezeta), eta horietatik 59.000 euro Azpeitian (ia 10 milioi pezeta). 50 eta 300 euroko akzioak daude, edozeinen eskura. Eta, hain zuzen, Azpeitian toki hauetan: Uztarrian, Sarean, Urbistondo Margoak-en eta Luban. Telefono zenbakia: 943 15 03 58.

Koadrilaka, familiaka, elkarteka, ikastetxeka, langileen artean eta abar eros daitezke akzioak, dendek ere bai, norberak... Eta Udalak ere bai. Animatu akzioak erostera! Lagundu Berria!

Bidali:  

Erantzunak

aupa berria!!! | 2003-06-21 : 14:06

Faxistek Egunkaria itxi, euskaldunok Berria sortu!!! Baina orain Gara dago faxisten dianan, segurtasun sozialari ORAIN ek zor zizkion diruen BLA BLA BLA BLA delako. Gezurren bidez orain ere bereetako bat egitera doazela dirudi baina GARA ixten badigute, iparraldean irekiko dugu beste Egunkari bat, frantsesak espainiarrak bezan lotzagabeak ez direlako.

2003ko bi helburu | 2003-06-22 : 18:06

1. Berria-k 300 erosle lortzea Azpeitian. Egunero-k 225 bat zituela irakurri dut Uztarrian.
2. Berria-k akzio kanpainan 59.000 euroak lortzea Azpeitian. Nola doa kanpaina?
Zaila al da? Zer gara ba?

Helburu ederrak, baina realak? | 2003-06-24 : 17:06

Azpeitian euskaraz asko hitzegiten da, baina euskara maite duen askorik dagoenik ez nuke esango. Akzio salmentan behintzat ez da asko antzematen (oraindik erdia ere ez dugu lortu). Realak erakutsi digu ondoen hemen ze prentsa irakurtzen den, 'Diario Vasco'-k oparitutako banderolak nagusi balkoietan.
Zer garen? Euskaldun pilo bat, baina euskara hainbeste maite ez dutenak.

59.000 euro? | 2003-06-24 : 18:06

Nik entzun dudanaren arabera hortik urrun dabil. Ondo dago Donostiko manifestazioko jendeaz galde egitea, baina ari al da behar den bezala jendearengana joaten akzio salmentan? ez dakit ba, ez dakit ba. Erraz kritikatu ohi da jendea, baina...

Diru bilketan dabilen bat | 2003-06-25 : 16:06

Ez, etxez etxe ez gea jun danai akziyue muturrien jartzea ta 'erosiko faorez?' esatea. Baño herri osue enterau da akziyue erosteko ze inber dun, ta kalien-e aukerak bein baño geyotan eon die. Jendie kritikatzie gaxki omen dao, ba askoz okerro iruitzezat, bere 8 lan ordu sartuta gero akziyukin dendata, tabernata, sozidadita ate joka jun dan bat kritikatzie. ASKOZ OKERRO. Idea marabillosuek ta lana lepo ukikozu iguan zuk, egun osue etxez etxe ibiltzeko. Hola baldima gutxiyo kritikau ta lanea etorri. Ta hola ezpare, jendien esfortzuei ez iñ burlaik. Hau ez da txantxa ba. Jendie al dun dana iten ai da. Etorri ta lagundu alperrikako erretolikan jardun gabe.

Lasai! | 2003-06-27 : 12:06

Barkau baino ez dut uste nere hitz hoietan zuenganako kritikarik dagoenik. Nik soilik esan nahi dudana da azpeitian kriston potentziala dagoela akzio salmenta txukun bat egiteko, eta aukera hori aprobetxatu beharra dagoela. Jendeak badakiela? Gehiengoak bai. Baina argumentu horrek ez dit balio. Nahi duena etorriko da? ez. Jendearengana joan egin behar da, zuzenean, kuadrilaz kuadrila zerrenda bat egin eta beraiengana joan, ezagutzen ditugun familiekin berdin etab.
Eta niri zuzendu dizkidazun hoietaz pare bat kontu. Nik ez dut burlarik egin Web honetako arauak errespetatuz, eta nire lan orduetatik kanpo ordu asko ematen ditut beste eremu batzuetan bolondres lanetan. Eta gustora jaso ohi ditut egindako ekarpenak eta kritikak.

Diru bilketan dabilena | 2003-06-27 : 16:06

Zeatik etzea etortzen laguntzea? iruitzezat elkarrizketa interesantie euki genezakela, baño aurrez aurre eotie nahiko nuke. Hola alkar hobeto ulertze baita normalien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu