Saninazioetarako festa egitaraua egiteko bilera egingo da ostegunean

uztarria | Herria
2003ko eka. 17a, 17:06

Udaleko festa batzordeak bilera bat antolatu du ostegunean, arratsaldeko 20:00etan, "azpeitiar guztion Saninazio 2003ko festa programa osatzeko".

Udal festa batzordeburu berria den Mikel Ibarzabal Eizagirrek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "azpeitiar guztion Saninazio 2003ko festetako programa osatzeko" bilera bat egingo da Udal Areto Nagusian. Datorren ostegunean izanen da bilera, ekainak 19an, arratsaldeko 20:00etan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu