Pilota Eguna 2003 Frontoi Txikin ospatuko da ekainaren 14ean

Ikasberri pilota elkartea | Kirolak
2003ko eka. 10a, 11:06

Ikasberri pilota elkarteak Pilota Eguna 2003 antolatuko du ekainaren 14rako. Egun horrek, antolatzen ari den txapelketa desberdinatako finalak izango ditu ardatz.

Ekitaldi hau Frontoi Txikin izango da eguerdiko 14:00etatik aurrera. Final desberdinez gain, pilota eta kamisetak oparituko dira bertan burutuko diren jolas desberdinen ondoren.

Ekitaldia ondorengoa izango da:

  • 14:00. Ikastolako ikasleen txapelketako finalak
  • 17:00. Nesken II. pala txapelketako 3. ta 4. postuak
  • 17:30. Herriko III. pilota txapelketako 3. ta 4. postuak
  • 18:15. Nesken II. pala txapelketako FINALA
  • 19:00. Herriko III. pilota txapelketako FINALA
  • 20:00. Sari Banaketa
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu