Soreasu ixildu egin digute!

Maite Garmendia | Iritzia
2003ko eka. 9a, 21:06

Astean hirutan bere ateak ireki eta mila historio eder, ez hain eder, eta nahiko txar ere pantailaratzen zizkigun aretoa, ilunpetan dago.

Bere siloi gorrien eserlekuak , respaldoaren kontra daude zutik; eta itxura denez horrela jarraituko dute denboraldi batean. (Mihi gaiztoak betirako itxi dutela ere hasi dira esaka). Gutxi omen ginen bezeroak. Ez ginen asko, ez. Igande gaueko azken txandakoak behintzat, kuadrilatxoa: han-hemenka buru bat edo beste; haruntzaxeago, hiru edo lauko taldetxoa. Bezero finak. Baldintzak ez zirela egokienak jende-andanak erakartzeko?, bale; Donostiako zine-areto lustrosoak probatu eta gero "tertzermundista" zela?, en fin; Azkoitikoak irabazi egiten ziola puntu askorengatik?...(derradan bidebatez, "handikaldekoek" , zinea bakarrik ez, espektakulo ugari eta onak antolatu dizkigutela urtean zehar -segi horrela!-.Baina azpeitiarron zinea izan da beti Soreasu, -Zelaitxorekin ez dakigu zer gertatuko den-, eta hala jarrai dezan nahi dugu. Udaletxeak kanpainak egin ditu, herrian bertan kontsumitu behar dela -eta; herria bizirik egongo bada azpeitiarrak Azpeitiari lagundu behar diola aldarrikatuz. Ederra bidea! Urola trenean ere, jende gutxi ibiltzen omen ginela eta, pasa zuten hura ere historiara. Nora joan behar dugu? Nora bidali nahi gaituzte kontsumitzera? Zer espero behar dugu etorkizunean? Entzun behar duenak , entzun dezala! Soreasun, bagenituen arazo txiki batzuk zineko pertsonaiek esaten zutena ongi aditzeko. Soreasun ez zen oso ongi entzuten, ez, baina orain ez da ezertxo ere entzuten. Soreasu ixilik dago. Soreasu ixildu egin digute. Zinezale amorratu bat.

Bidali:  

Erantzunak

Aupa | 2003-06-10 : 17:06

Oraintxe jakin dut Soreasu itxi egin dutela.Ni egia esan aspaldian ez nintzen han izan,bainan hala ta guztiz goran dioen bezala oso logikoa ez da alde batetik Azpeitin kontsumitzeko eskariak egintea eta bestalde Soreasu itxi eta jendea beste herrietara bidali zinemara.Akaso ez zen munduko zinerik ederrena izango,bainan berritu eta erakargarria egin behar zuten.Larunbatean udal berri bat osatuko da eta ez ote ditu gauzak horrela utziko.Hala bedi,ze gure herriko historian parte da Soreasu,eta ederra litzateke hala jarraitzea.

apo | 2003-06-11 : 11:06

badabiltza hortiz batzuk sinadura eske, Etxe-zuri tabernan bahintzat badago sina dezakegu!
aurrera Soreasu!

OBRIE AXKAR | 2003-06-11 : 12:06

Hor ein ber dana da OBRIE AXKAR!!
Berritu eta antzoki itxuruso bat eiñ, bada garaye ta!

Baita | 2003-06-11 : 13:06

Oso ondo Maite¡¡¡¡ Azpeitia zementera bat bihurtu da, obra asko etxe dotore eta garesti asko, lau karriletako bidea ere laster martxan izango degu ¿beharrezkoa benetan? norentzat? (horretarako arbola ederrek bota dituzte eta oraindik botako dituztenak)eta KULTURA¡¡¡¡¡¡¡¡ nork daki zer den hori? hala moduzkoa baina hutsen ondorengo zinema areto bat bagenuen eta orain ez da hori ere. Eta kultur etxea? Inork badaki non dagoen? egin behar zuten ez da? hobe galdera gehiago ez egin da.

handikaldeko bat | 2003-06-12 : 12:06

Azpeitia bezalako herri bat zine areto gabe? 14.000 lagun antzerki, zine, nahi duzuena ikusteko aukera gabe?
Horra paparra satisfazioz betetako hamaika politikoren jardunbidearen emaitza. Hori bai, gero insdustriaz hitz egingo digute, Agenda 2000az, saihesbide berriaren abantailez... desarrollismoa beti era berean ulertua, ekonomiaren morroi huts (batzuen poltsikoei mesede beti ere gehiengoenari baino).
Bai, zabarkeria, utzikeria, baina
esan dezagun behingoz: honek erantzukin politikoak ditu. Aspaldi ohartu ziren agintariak kulturak jendearen kontzientzian ezar ditzakeen oinarriez.
Martxial ez zuten, ez, ixten utziko. Trena da lekuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu