Peñagarikanok erraz irabazi zuen lehen mailarako pasea

uztarria | Kirolak
2003ko mai. 26a, 17:05

Kepa Peñagarikano pilotari gazteak 22 eta 9 irabazi zion Haritz Berraondori bigarren mailako finala. Sakez egin zituen 11 tanto, Berraondoren hutsak nabari utziz.

Bederatzian utzi zuen Berraondo; sakeetan irabazi zituen puntuak batik bat  Argazki originala

Zarautzen zen zita,atzo igandea. Hauteskundeek protagonismoa galdu zuten zenbaitentzat, eta pilotak eta Egunkariak irabazi. 'Peña'-ren jarraitzaileak Egunkaria Aurrera nikiak jantzi zituzten laguna animatzera joateko.

Partida ez zen oso luzea izan, eta jokoa oso animatua izan ez bazen ere, armailetako azpeitiarrek gatza eta piperra jarri zioten frontoiko giroari.

Talde protagonista

Peñagarikanoren jarraitzaile azpeitiarrek ere Peñagarikanok hainako protagonismoa izan zuten herrian ere. 20:00etan iritsi ziren Azpeitira, eta Etxe Zurin -beraien bigarren etxea- trago bat hartu ondoren Udaletxera abiatu ziren, Udal Musika Banda aurretik zutela. Peñagarikano lehen, eta bere lagun koadrila atzetik, saltoka, kantuan eta builaka.

Botu kontaketan ari zirenei umorea ipiniaz balkoira igo ziren guztiak, Peña eta koadrila. Herritarren txaloak entzun, garraxi batzuk bota, eta nola ez, txanpaina.

Ondoren gertatu zenaren inguruko ondorioak bakoitzak atera ditzala.

Bidali:  

Erantzunak

Ni | 2003-05-26 : 19:05

Zorionak Kepa!!!
Ondoren gertatu zenari dagokionez, noski denak parrandan ibili zirela ezta?? Ba oso ondo gazteak.

zorionak | 2003-05-29 : 15:05

zorionak peña, merezi huan txapela, heu nagusi!!!
ta oain axkoitin torerue noizko izengoiau??

antzeta | 2003-06-01 : 11:06

iñok esplikako al du faborez ze pasau zan ba?

Antzetari!!! | 2003-06-01 : 12:06

Ze adarra jotzen ai al gea?? Nola ke ze pasau zan??? Letzen ba al dakigu eo zer??

antzeta | 2003-06-02 : 17:06

hi txikito, ''Ondoren gertatu zenaren inguruko ondorioak bakoitzak atera ditzala'', horreatik galdetzeiat

Antzetari!!! | 2003-06-03 : 12:06

Hi txikito edo txikita???

bixigus | 2003-06-04 : 19:06

oi dek oi bixigu konbertsaziyue!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu