EA-EAJ, 15; PSE-EE, 1 eta PP, 1

Uztarria.com 2003ko mai. 26a, 00:05

EA-EAJ koalizioak 15 zinegotzi izango ditu udalean; PP-k, aldiz, lehenbiziko aldiz lortu du zinegotzi bat, eta PSE-EE beste bat. Uztarriak atera duen hauteskundeetako ale berezia irakurri dezakezu hemen.

Datu ofizialak dira ondorengoak, HABEArenak berriz plataformak berak emanak. Ehunekoetan ez dira HABEAren datuak kontuan hartzen.

  • EAJ-EA: 5459 (%85,26)
  • HABEA: 2027
  • PSE-EE: 356 (%5,56)
  • PP: 355 (%5,54)
  • IU: 138 (%2,16)
  • Zurian: 95
  • Baliorik gabe: 78
  • Zentsoa: 11264
  • Abstentzioa: 2749 (%24,42)

Uztarriak, mahaiz-mahai bildu ditu datu guztiak

Datu hauen arabera, EAJ-EA koalizioak 15 zinegotzi izango ditu, banatzen ziren aurreneko 15ak. 16. zinegotzia PSE-EErentzat izango da, eta 17.a PPrentzat. Hemen zinegotzi guztiak

HABEAren datuak kontuan izanez gero, EAJ-EAk 13 zinegotzi izango lituzke, eta HABEAk 4.

Foru Aldundirako datuak

Foru Aldundirako hauteskundeak ere egin dira udalekoekin batera. Hona hemen hauen datu ofizialak, AuBrenak beraiek emandakoak:

  • EAJ-EA: 5324 (%80,25)
  • AuB: 1817
  • PP: 409 (%6,17)
  • PSE-EE: 358 (%5,40)
  • Aralar: 298 (%4,49)
  • IU: 180 (%2,71)
  • Besteak: 0
  • Zuriz: 65 (%0,98)
  • Baliogabeak: 49

Uztarriak ale berezia atera du hauteskundeetako gora beherekin. Ikusteko zapaldu hemen