Alde Zaharreko dendariak desfilerako modelo bila

Alde Zaharreko Merkatariak 2003ko api. 10a, 15:04

Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea modelo bila dabil datorren apirilaren 26rako antolatu duen desfilerako. Hori dela eta larunbatean, apirilaren 12an 'casting'-a egingo da elkarteak Eliz Kale 14an duen egoitzan.

Casting-era aurkezteko honako baldintzak betetzea eskatzen da.

  • 16 urtetik gorakoa izatea.
  • Argazkia aurkeztea.
  • Neskek 38,40,42 eta 44 taila izatea.
  • Mutilak 40, 42 eta 44 taila izatea.

Pilotalekuan

Aurtengo desfilea apirilaren 26an izango da Izarraitz Pilotalekuan. Aurreko urteetan desfileak Enparantza Nagusian, eguraldi onarekin, eta Berdura Plazan, euriarekin, egin izan dira.