Larunbatean Kaldereroen Kofradiak Ohorezko kofradeak izendatu zituen

Uztarria.com | Herria
2003ko ots. 25a, 11:02

Larunbat gauean, Ardozaleak elkartean, kalejiraren aurretik, urtero lez afaria egin zuten Hungariako Kaldereroen Kofradiako kideek. Ohitura jarraituz, aurten ere Ohorezko kofrade izendatu zituzten herriko bi pertsona ezagun: Iñaki Bergara "Pio" eta Inazito Odria "Txermena". Urtero herriko lagun eta talde ezagunak omentzen ditu Kaldereroen Kofradiak.

Iñaki Bergara "Pio" eta Inazito Odria "Txermena" omendu zituzten  Argazki originala

Afariaren ostean, Kaldereroen Kofradiako kideek eta gainerako lagunek kaldereroen jantzia jarri eta oroigarri bana eman zizkieten bi omenduei. Afarian, beste urteetan izendatuak izan zirenak ere bertan aurkitzen ziren, besteak beste, iazko bi omenduak, Joxe Lizaso eta Joxe Agirre bertsolariak. 22:15etan atera ziren kaldereroak herriko kaleak alaitzera. Hauekin batera herriko haur eta gaztetxoak, eta musika jarriaz, Udal Musika Banda eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak izan ziren.

Bidali:  

Erantzunak

azpeitiarra | 2003-02-25 : 12:02

Karnabalak oso gustoko ditut, azpeitiar askoren moduen eta iruitze zat kaldereruek ez taukebela bate segiziyoik harriko jendien aldetik. Karnabalak baiño astebete lenuo izenda, ez al genuke pixket indertu ber, kalderero egune. Hau da, bai elegante egune eta bai astelen karnabala bezela, festa hori ospau in ber gendukela iruitze zat. Ez takit, igual juergie montau laike beste bi egun hoyetan bezela, danak kalderero jantzita, ez?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu