Gorka Beobide azpeitiarra maitasun mezu laburren irabazle

Iban Arantzabal 2003ko ots. 7a, 14:02

Azpeitiarrok badakizue nonbait amodiozko gutunak idazten. Bergarako Jandun Elkarteak antolatutzen duen amodiozko gutunen lehiaketako irabazleak eta mezu elektronikoetan irabazi dutenen berri eman dute dagoeneko Sustatu albistegian. Gorka Beobide azpeitiarrak idatzitako mezua aukeratu dute amodiozko mezu labur onena.

Lehiakide gehienak emakumeak (%71) dituen lehiaketa honetan, nobedadea amodiozko mezu laburrak izan dira. Izugarria da lehenengo urtea izateko lortu duten arrakasta. 57 mezutatik irabazlea, Gorka Beobidek, 25 urteko azpeitiarrak, bidalitakoa izan da. Epaimahaiak esan duenez, "irabazlea aukeratzeko orduan ez da inolako zalantzarik izan. Darabilen hitz jokoa eta maitasun mezuaren orijinaltasunak" eman diote lehen saria.

Mezua:

Zuretzat;(m)imoak,(a)isia,(i)lusioa,i(t)xaropena,d(e)sioa,guzti(a)!

Gure azukretxoari bidaltzeko zein mezu izan daitekeen egokia? iraurri, irakurri mezua sustatun.