Eusko Jaurlaritzak ez ditu uztarria.com eta liburuxka biografikoak lagunduko

Uztarria.eus 2002ko abe. 11a, 17:12

Eusko Jaurlaritzak uztarria.com eta liburuxka biografikoen proiektua, Imanol Elias eta Patxi Altuna herritarren biografikoak, ez laguntzea erabaki du. Arrazoia bi proiktuek lortutako puntuazio maila baxua da. Herri aldizkariak aldiz aurrenkontu osoaren %10koa jasoko du, 6.900€.

Pasa den uztailean zabaldu ziren Eusko Jaurlaritzan dirulaguntza eskatzeko epea, Uztarriak hiru komunikazio proiektuentzat eskaria egin zuen: aldizkariarena, komunikazio atalean eta webgunea eta liburuxkena, euskalgintza atalean. Aldizkarirako 7.212 € eskatu ziren, webgunerako 3.000 € eta liburuxkentzat 450 €. Orain Eusko Jaurlaritzaren erabakia jaso da, eta aldizkaria diruz lagunduko bada ere -6.900€ jasoko ditu, aurrekontu osoaren %10- webgunearentzat eta liburuxkentzat ez da dirurik izango. Honen arrazoia lortutako puntuazio maila baxua da. Webguneak 25,73 puntu baino ez ditu lortu eta liburuxkek 26.

Webgunearen 26 puntuak honela banatuta lortu dira:

  • Eremu geografikoa 40 puntutik 5
  • Egitasmoa bera 25 puntutik 10
  • Autofinantzazioa 20 puntutik 0,73
  • Eskatzailearen izaera, elkarkidetza lanak...kontutan izanda 10 puntu lortu dira.

Liburuxkek 26 puntu lortu dituzte:

  • Eremu geografikoa 40 puntutik 5
  • Egitasmoa bera 25 puntutik 10
  • Autofinantzazioa 20 puntutik 1,6
  • Eskatzailearen izaera, elkarkidetza lanak... kontutan izanda 10 puntu lortu dira

Eusko Jaurlaritzak eskaria egindako proiektu guztiak puntuatzen ditu, eta gero puntuazio altuena duten proiektuetatik hasita banatzen da dirua, laguntzetarako aurreikusita duten dirua amaitu arte. Pasa den urtean Eusko Jaurlaritzak liburuxka biografikoentzat laguntza eman zuen. Proiektuak 900€ko dirulaguntza jaso zuen, izan ere talde gutxiagok eskatu zuten dirua eta gure puntuazioraino iritsi zen.

Laguntza jasoko duten webguneak sustatu.com-ek jakitera eman ditu gaur.

Udalaren babesa

Uztarriak eta udalak akordioa lortu dutenez, dagoeneko udalaren logoa gure babesleen txokoan jarri dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoarekin batera.