2003 urteko ordenantza fiskalen aldaketa

Uztarria.eus 2002ko abe. 10a, 13:12

Azpeitiko 2003 urteko ordenantza fiskalen aldaketa eta behin betiko onespena jasotzen ditu gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 233. zenbakian zerga-agintaraudietan eta hauen eraskinetan izandako hainbat aldaketa, ezabapen eta ezarpenen berri ematen da. Ordenantza fiskal hauek 2002eko urriaren 16an egindako Udalbatzaren Osoko Bilkuran hartutako lehen erabakiak dira, eta jendaurreko erakustaldian inolako oharpenik jaso ez dutenez, tinkotzat eta behin-betiko onartutzat jotzen dira. Ordenantzak 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dute indarra.