Zorionak! Azpeitiko Udalari

Mikel Olaizola Borda | Iritzia
2002ko urr. 29a, 17:10

Azpeitiako udalak antolatutako hitzaldiaren inguruan:

Pasa den astean, Azpeitiko kirol batzordearen eskutik hitzaldi bat izan genuen, euskal kirolaren inguruan. Bertan, Andoni Zubizarreta, Roberto Olabe... izan genituen besteak beste. Hitzaldi honen inguruan, pare bat gauza esan nahi nituzke gutxienik; alde batetik, inolako plangintzarik egin gabe, tarteka honelako ekitaldiak antolatzen dizkigute, zein helbururekin egiten dira honelako ekitaldiak? Bada ordua, herriko beste kirol eragileekin batera, kirol planteamendu serio bat egiteko eta behingoz, inolako zentzurik ez duten ekitaldi puntual hauekin amaitzeko.
Beste alde batetik, udalak euskararekiko duen begirune eza salatu nahi nuke. Hitzaldi osoa, GAZTELERA hutsez izan bait zen. Jada hasi al da Azpeitiko udala, euskara biziberritzeko plana martxan jartzen?
Ba, bide honetatik jarraitzen badu, uste dut bidean lagun gutxirekin egingo duela topo. Aldatu ezazue, zuen lan egiteko modua, zeren eta bestela ez diguzue soilik herritarroi egingo kalte, euskerari ere kalte egingo diozue.


Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu