Udaletxeko sarrera nagusia berriro zabalik da, eta igogailua martxan da

Uztarria.eus 2002ko ira. 4a, 14:09
Oraindik Sindikatu Zaharrean dira harrera, zerga-bilketarako bulegoa, sarreren erregistroa eta katastroa, ez da zehaztu noiz pasako diren udaletxera.

Igogailu berria jartzeko lanengatik zazpi hilabetez itxita izan ondoren berriro zabalik da udaletxeko sarrera nagusia. Hala ere lanengatik Sindikatu Zaharrera eramandako udal zerbitzuak bertan dira oraindik, eta ez da zehaztu noiz pasako diren udaletxera.

Urtarrilaren 21ean udaletxean igogailu berri bat jartzeko lanak hasi ziren, eta ordutik hona harrera, zerga-bilketarako bulegoa, sarreren erregistroa eta katastroa Sindikatu Zaharrean izan dira eta sarrera nagusia itxita izan da. Dagoeneko igogailu berria martxan da eta Udaletxeko sarrera nagusia berriz ere zabalik da. Baina hala ere, harrera, zerga-bilketarako bulegoa, sarreren erregistroa eta katastroa Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan dira, eta ez da zehaztu noiz pasako diren udaletxera.