San Inazio bezperan banatu ziren Pourra 2002ko sariak

Uztarria.eus 2002ko ira. 3a, 14:09
Iñaki Egibar-ek irabazi du aurtengo Pourra

San Inazio bezperan, uztailak 30ean, banatu zituen Uztarriak Pourra 2002ko sariak, San Inazio jaietarako jarritako txosnan. Lehen saria Iñaki Egibarrek jaso zuen. Bigarren eta hirugarren sariak, Tomas Ugalderen esku gelditu ziren.

2002ko Tourra bukatu ahala, uztailak 30ean Uztarriak Pourra-ko sariak banatu zituen. Lehen saria (498 euro) Iñaki Egibar azkoitiarrak irabazi du -argazkian, eskubikoa-; bigarren (245 euro)eta hirugarren (124,5 euro) sariak, aldiz, Tomas Ugaldek jaso zituen (argazkian ezkerrekoa). Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan egin zen.

Aurtengo Pourran 83 apostu izan dira.